Israelek biztanleria bikoiztuko du Golango Gainetan okupatutako Siriako lurraldean
Israelgo Gobernuak Golango Gainetan hedatzeko plan berri bat onartu du igande honetan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bulegoak ohar batean iragarri duenez. Planak hamar milioi euroko aurrekontua du, eta helburua da gaur egun 30 bat kokagunetan bizi diren 50.000 biztanleen (juduak eta drusoak tartean) kopurua bikoiztea da.
"Golango Gainak indartzea Israelgo Estatua indartzea da", adierazi du Netanyahuk, "eta bereziki garrantzitsua da une honetan".
Israelek Siriako lurraldeko eremu desmilitarizatua ere okupatu du, "muga indartzeko segurtasun operazio" batean.
Atzo, Europar Batasunak, AEBk eta herrialde arabiarrek okupazio hori salatu zuten eta atzera egiteko eskatu zioten Israeli.
Irlandako enbaxada itxiko duela iragarri du Israelek
Gaur, gainera, Irlandan duen enbaxada itxiko duela iragarri du Israelgo Gobernuak, eta Irlandako Gobernuaren politika "guztiz antiisraeldarra" arbuiatu. Erabakia Irlandako Gobernuak Hegoafrikako Nazioarteko Justizia Gortean Isarelen kontra Gazako sarraskiagatik aurkeztutako genozidio kasuarekin bat egin ondoren iritsi da.
Israelgo Gobernuak jada maiatzean kontsultara deitu zuen Irlandako enbaxadorea, Dublinek Espainiarekin eta Norvegiarekin batera Palestinako Estatua onartu zuela iragarri ondoren. Israelgo agintariek gogor kritikatu zuten neurri hori.
Simon Harris Irlandako lehen ministroak Israelen erabakia deitoratu du eta Irlandako atzerri politika "elkarrizketarekiko konpromisoan eta gatazken konponbide baketsuan" oinarritzen dela defendatu du.
"Irlanda bakearen, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen alde dago. Irlandak bi estaturen irtenbidea nahi du, eta Israel eta Palestina bakean eta segurtasunean bizitzea. Irlandak beti defendatuko ditu giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea ", adierazi du Harrisek.
Israelek Gazako larrialdi zentro bat bonbardatu du eta kazetari bat eta 3 paramediku hil ditu
Berri agentziek zabaldu dutenez, Israelek Nuseirateko (Gaza erdialdea) errefuxiatuen kanpamentuko Defentsa Zibilaren eraikinaren aurka bonbardaketa egin du gaur eta gutxienez hiru langile eta kazetari bat hil ditu.
"Israelen okupazioak zuzenean bonbardatu zituen gure langileak Nuseirateko zentroan, inolako begirune humanitario ezta legalik gabe, eta hil egin ditu erreskate-misio baten ondoren otoitzak egiten ari zirenean", salatu du arratsaldean Gazatarren Defentsa Zibilak, ohiko erasoen ondoren hondakinen artean eta kalean hainbeste gorpu biltzeaz arduratzen denak.
Hiru paramediku eta Al Jazeera kateko kazetari bat dira hildakoak.
Jan Juniseko errefuxiatu eremuan ere beste bonbardaketa bat izan da arratsaldean eta gutxienez 15 lagun hil dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzeko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek dio itsasartea irekita dagoela AEBentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.