AIRE-TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako 13 aireportutan deitutako grebak 3.400 hegaldi utzi ditu bertan behera

Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt. Imanol Pradales lehendakariak geldialdia egin behar zuen Alemanian, baina azkenean Zurichetik abiatu da AEBra.
20250310100128_huelga-greba-alemania-aeropuertos_
18:00 - 20:00
Kaosa Alemaniako aireportuetan, 3.400 hegaldi bertan behera utzi dituen grebaren ondorioz

3.400 hegaldi utzi dituzte bertan behera Alemaniako 13 aireportutan astelehen honetarako deitutako grebaren ondorioz, ADV Alemaniako Aireportuen Erakundeak zabaldutako informazioaren arabera.

Verdi sindikatuak greba egitera deitu ditu zerbitzu publikoetako langileak eta hegazkinak garbitzen, kargatzen eta erregaiz hornitzen lan egiten duten lurreko langileak. Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt.

Hilabete amaieran egingo duten negoziazioen hirugarren bilera-sortaren atarian deitu dute lanuztea. Verdi sindikatuaren eskari nagusiak hauek dira: soldatak % 8 handitzea edo hilean gutxienez 350 euro gehiago kobratzea, hobari altuagoak aplikatzea eta aisialdi gehiago izatea.

Greba deialdiak Alemaniako aire-trafikoa geldiarazi nahi du. Egunero 6.000 hegaldi inguru izan ohi dira eta 3.000 inguruk zeharkatzen dute bertako aire espazioa.

Alemaniako greba Bilboko aireportuan ere eragina izaten ari da, eta gaur goizean Loiutik irten behar uzten hiru hegaldi bertan behera utzi dituzte. Imanol Pradales lehendakariak Alemaniako aireportu batean geldialdia egin behar zuen, baina azkenean Zurichetik abiatu da AEBra.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X