Aita santuari ospitaleratu zutenetik egindako lehen argazkia zabaldu du Vatikanoak
Otsailaren 14an ospitaleratu zutenetik Frantzisko aita santuari egindako lehen argazkia zabaldu du gaur Vatikanoak. Irudian, meza entzuten ari da Erromako Gemelli ospitaleko hamargarren solairuko kaperan.
31 egunez ez da aita santuaren irudi bakar bat ere ikusi. Arnasteko zituen arazoengatik eraman zuten erietxera, eta aldebiko pneumonia diagnostikatu zioten handik gutxira. Haren osasun egoerak, baina, hobera egin du azken egunetan, nahiz eta oraindik sudur kanulen bidez oxigeno fluxu handiak jasotzen dituen, eta aireztatze makina baten beharra duen gauetan.
Gurpildun aulkian eserita azaltzen da argazkian, aldare aurrean, zuriz jantzita eta estola more bat (Garizumako ospakizunetan erabiltzen duten kolorea) soinean.
Albotiko bista du argazkiak, baina badirudi Frantziskok ez duela sudur kanularik. Gaurkoan, aurreko igandeetan bezalaxe, Frantzisko aita santuak idatzitako angelusa soilik zabaldu da.
Egonkor jarraitzen du
Gaur ez da mediku parterik egon, baina Vatikanoko iturriek jakinarazi dutenez, "egonkor jarraitzen du", tratamenduari esker. Oraindik, baina, arnas terapia jasotzen ari da.
"Ez du bisitarik izan, eta eguna otoitz egiten, atseden hartzen eta lanen bat edo beste egiten eman du", erantsi dute.
Bihar ere ez dute mediku parterik emango, egonkor dagoela ikusita berriren bat dagoenean soilik informatzea erabaki baitute sendagileek.
Zure interesekoa izan daiteke
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzeko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek dio itsasartea irekita dagoela AEBentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.