Indiak misilekin eraso dio Pakistani, bi herrialdeen arteko tentsioa gorenera eramanda
26 pertsona hil eta 46 zauritu dira bart Indiako Armadak Pakistanen eta Kaxmirren kontra misilez egindako bonbardaketetan. Islamabadek, horri erantzunez, artilleria erasoak egin ditu Indiak kontrolatzen duen Kaxmirko zatian. New Delhiren arabera, 10 pertsona zendu dira, tartean bi ume.
Erasook jada oso gaiztotuta dagoen gatazka larriagotu dute. Aspaldikoa da bi herrialdeen arteko ika-mika, eta besteak beste, Kaxmirko eremua dela eta duten lehia (zati bat Pakistanena da, beste bat Indiarena, eta hirugarrena, Txinarena). 1947tik Britainia Handitik independentzia lortu zutenetik, bi gerratan nahasi dira eta 1998n borroka nuklearretik gertu izan ziren bi herrialdeak, lurralde osoa nork bereganatuko.
Gainera, apirilaren 22an atentatua izan zen Pahalgam herri turistikoan, Indiaren Kaxmirren. 26 pertsona hil ziren erasoan, eta Indiak Islamabad egin zuen erantzule. Erresistentziarako Fronteak aldarrikatu zuen atentatuaren egiletza.
Indiak, bada, atentatu horri erantzuteko modutzat jo du gaur abiatutako "Sindoor operazioa". Armadak ohar bidez azaldu duenez, misilekin egindako erasoak Pakistanen "azpiegitura terrorista" izan du jomugan. Indiako agintarien arabera, misilek ez dute Pakistango eraikin zibil, ekonomiko eta militarrik jo, eta horren erakusle-edo, satelite irudiak erakutsi dituzte.
Bestela dio Pakistanek. Islamabaden esanetan, hainbat zibil daude hildako eta zauritutakoen artean. Bertako agintarien arabera, Indiaren bonbardaketek kalteak eragin dituzte Neelum Jhelum zentral hidroelektrikoan, eta salatu du New Delhik Pakistango "baliabide hidrikoak" begiz jo dituela.
Shehbaz Sharf Pakistango lehen ministroak "gerra ekintza"tzat jo du Indiaren erasoa, eta erantzuteko duen eskubidea defendatu du. Egoera aztertzeko, Segurtasuneko Nazio Kontseiluaren bilera deitu du buruzagi pakistadarrak, eta bertan erabaki dute herrialdeko Armadari "Indiari erantzuteko boterea aitortzea". "Nazio Batuen Gutunaren 51. artikuluari jarraiki, Pakistanek erantzuteko eskubidea du, bere buruaren defentsan, egokia irizten dion tokian, unean eta moduan. Bizitza galdu duten pakistandar errugabeen eta bere subiranotasunaren urraketa larriaren aurrean mendekua hartzeko eskubidea du", esan du lehen ministroak, bileraren ondoren.
Ingurumaria horretan, Indiak segurtasun simulakro masiboa jarri du martxan gaur, balizko erasoen aurrean prest dagoela egiaztatzeko. Herrialdeko ehunka barrutitan egingo dituzte probak, New Delhin eta Bonbain tartean.
Simulakroa Indian 16:00ak direnean abiatuko dute (11:30ean, Euskal Herrian). Besteak beste, sirenak jarriko dituzte martxan, itzalaldiak simulatuko dituzte, ebakuazio planak errepasatu eta autobabeserako probak egingo dituzte lantegietan, eskoletan eta eraikin publikoetan.
Gatazka gori-gori dagoen honetan, elkarrizketa bideak zabalik mantentzeko deia egin dute nazioarteak eta Nazio Batuen Erakundeak. Besteak beste, Errusiak, Txinak, Erresuma Batuak eta AEBk norbere burua kontrolatzeko eskatu diete bi herrialdeei, erasoak saiheste aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango hedabideek, ordea, hartu-emanik egon dela ukatu dute; euren esanetan, Trumpek atzera egin du "Iranek Mendebaldeko Asiako argindar zentral guztiei erasoko ziela jakin ostean".
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.