GAZA ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk baieztatu du 198 kamioi sartu direla Gazan laguntza humanitarioarekin

Nolanahi ere, laguntza banatzeko zailtasun handiak dituztela jakinarazi dute Gazako Zerrendan dauden gobernuz kanpoko erakundeek, "segurtasun eza" dela eta.
Kamioi bat, Kerem Shalomeko pasabidea igarotzen. Argazkia: EFE
Kamioi bat, Kerem Shalomeko pasabidea igarotzen. Argazkia: EFE

Israelek ezarritako ia hiru hilabeteko blokeoa eta gero, hasi da berriro laguntza humanitarioa Gazako Zerrendara sartzen. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) baieztatu du azken orduotan 198 kamioik gurutzatu dute Kerem Shalomeko pasabidea laguntza humanitarioarekin.

Horietatik, 90 inguru jada gobernuz kanpoko erakundeen guneetara iritsi dira, eta hasi dira banaketak. Elikagaiak eta osasun produktuak heldu dira, batez ere.

Dena dela, NBEk ohartarazi du elkarteek arazo handiak dituztela laguntza behar bezala banatzeko. Segurtasun eza, harrapaketak eta banaketarako Israelek ezarritako bide ezegokiak aipatu dituzte, besteak beste.

Martxoaren 2tik zuen Israelek blokeatuta Gazarako laguntza, eta azken asteotan nabarmen areagotu ditu erasoak.  Ondorioz, egoera oso muturrekoa eta giza hondamendia inoizko handiena izaten ari da han.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) joan den astean adierazi zuen milioi erdi herritar hilzorian daudela Gazan, goseagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X