MUGA-ZERGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek uztailaren 9ra arte atzeratu du EBri ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea

Von der Leyenek gogorararazi du "EBk eta Estatu Batuek munduko merkataritza-harremanik garrantzitsuena eta estuena" dutela.
Trump. Argazkia: EFE
Trump. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak onartu du uztailaren 9ra arte atzeratzea Europar Batasunari ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentearekin telefonoz hitz egin ostean.

"Gaur Ursula von der Leyenen dei bat jaso dut, ekainaren 1eko epea luzatzeko eskatuz, Europar Batasunaren produktuen gainean ezarritako % 50eko muga-zerga dela eta. Luzapena onartu dut (2025eko uztailaren 9era). Hori egitea pribilegioa izan da niretzat", adierazi du Truth Social plataforman.

Ordu batzuk lehenago, Von der Leyenek jakinarazi du elkarrizketa "ona" izan duela Etxe Zuriko maizterrarekin, eta martxan dauden merkataritza-negoziazioei heldu dietela.

"Dei ona Estatu Batuetako presidentearekin", argitaratu du X sare sozialean, eta gogorarazi du "EBk eta Estatu Batuek munduko merkataritza-harremanik garrantzitsuena eta estuena" dutela.

"Europa prest dago elkarrizketetan azkar eta irmo aurrera egiteko. Uztailaren 9ra arte beharko dugu akordio on bat lortzeko", gaineratu du, Washingtonek merkataritza akordio bat lortzeko emandako epea amaitzen den datari erreferentzia eginez.

Lars Klingbeil Alemaniako Finantza ministroak ere Washingtonekin izandako negoziazio komertzialei buruzko iritzia eman du, eta akordiorako aukerei buruz "baikor eta zuhur" dagoela agertu du.

"Gurekin lankidetzan aritzeko interesa izan beharko lukete. Konponbide bat aurkitu behar da, azkar. Bestela, merkatuek pairatuko dute horrek eragindako kalte handia", adierazi du Klingbeilek.

Iragan ostiralean, Trumpek ohartarazi zuen EBrekin dituzten merkataritza negoziazioak "inora ez" doazela, eta, beraz, ekainaren 1etik Europako produktuen gaineko % 50eko zerga ezartzeko mehatxua egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X