GAZA ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazan laguntza humanitarioa duten 170 kamioi sartu direla adierazi du Israelek

Gazan laguntza humanitarioaren banaketa kudeatzeko Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek babestutako Gobernuz Kanpokoko Erakundeak iragarri du janaria entregatzeko operazioak hasi dituela.
Laguntza Gazan. Argazkia: Reuters
Laguntza Gazan. Argazkia: Reuters

Gazan laguntza humanitarioaren banaketa kudeatzeko Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek (GHF, ingelesezko sigletan) babestutako gobernuz kanpoko erakundeak janaria entregatzeko operazioa hasi duela iragarri du.

Laguntza zentro berrietan banatzen ari dira, baina ez da kopururik zehaztu. Gazatarren argazkiak argitaratu dira, banaketa-puntuetako batean kutxak biltzen.

Erakundeak jakinarazi duenez, laguntza humanitarioarekin konboi gehiago sartuko dira astearte honetan, eta horrek laguntza gehiago jasotzea ahalbidetuko die.

Erakundeak salatu du Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak langileei heriotza-mehatxuak egin dizkiela. Gainera, jakinarazi du Hamasek herritarrei entrega-guneetara iristea galarazten saiatzen ari dela. "Argi dago funtzionamendu eredu berri honek Hamas mehatxatu egiten duela, eta ahalenak egingo dituela porrot egin dezan", salatu dute.

Taldeak, gainera, iragarri du John Acree GHFren bitarteko zuzendari izendatu duela, Jake Wood aurreko zuzendariak dimisioa eman ostean. Izan ere, adierazi zuen "gizatasuna" eta "neutraltasuna" gisako "printzipio humanitarioak" errespetatuz aurreikusitako plana burutzea ezinezkoa zela.

Gobernuz kanpoko erakundea aurten bertan sortu da Israelen planaren baitan, laguntza humanitarioa emateko mekanismo bat ezartzeko, ohiko nazioarteko erakunde humanitarioen sistematik kanpokoa, argudiatuz horren bidez Hamasek kudeatu eta aprobetxatzea saihestu nahi duela.

Banaketa-zentroak Gazako Zerrendaren hegoaldean jarriko dira, eta AEBko enpresa kontratistek kudeatuko dituzte, segurtasunez. Zentro horietara familia bakoitzeko ordezkariak baino ezin dira joan (aurretik aukeratuak, jakinarazi dutenez), eta elikagai-kutxa bana emango zaie.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X