MUGA-ZERGEN AKORDIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk eta EBk muga-zergen akordioa lortu dute

Hasieran iragarritako % 30eko muga-zergak % 15era jaitsi ditu Trumpek eta onartu egin ditu Europak. EB-ak AEBri erosten dion energia kopura eta inbertsio militarrak nabarmen igotzeko konpromisoa hartu du. Bi agintariak euren taldeekin bildu dira Trumpek Turnberryn, Eskoziako mendebaldean, duen golf gunean.

18:00 - 20:00

Donald Trump ABko presidenteak iragarri duenez, AEBk eta Europar Batasunak akordio bat lortu dute Europako produktuei % 15eko muga-zergak ezartzeko eta EBk energia eta ekipamendu militarra erosteko.

Itun horren arabera, EBk AEBri energie erosi beharko dio 750.000 milioi dolarreko balioaz, eta ekipamendu militarrean 600.000 milioi dolar gehiago inbertitu beharko ditu, Trumpen esanetan. 

Washingtonek, bere aldetik, % 15eko muga-zerga finkoa ezarriko die Europar Batasuneko inportazioei, baita automobilei ere; itunik ezean abuztutik aurrera %30eko tasekin egin zuen mehatxu Trumpek. 

Gainera, Trumpen arabera, Europako herrialdeek zero muga-zerga ezarriko diete AEBetako inportazioei, baina AEBko presidenteak ez du xehetasun gehiagorik eman.

Farmazia produktuak negoziaziotik kanpo geratu dira, buruzagi errepublikanoak Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin izandako bileraren ostean prentsari adierazi dionez.

"Uste dut biok akordio batera iritsi nahi genuela", adierazi du Trumpek, Eskoziako mendebaldean, Turnberryko golf gunean, Hogeita zazpien ordezkariarekin bostekoa eman ondoren.

"Negoziazio hau duela hilabete batzuk hasi zen, beraz, bagenekien zertara gentozen, eta "bi aldeentzako akordio egoki batera iristeko borondatea zegoen", adierazi du.

"Oso ona izango da guztiontzat", adierazi du Trumpek, eta EBrekin egindako akordioa "denetan handiena" dela berretsi du. 800 milioi kontsumitzaileko merkatua dute bien artean. 

Ituna itxi ostean, Europako ordezkaria aireportura joan da, eta bertan Von der Leyenek adierazpenak egin ditu. 

Von der Leyen: "Akordioak ziurtasuna eta egonkortasuna dakar"

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Estatu Batuekin lortutako muga-zergen akordioa defendatu du. Von der Leyenek baieztatu duenez, aldebiko itunak % 15eko muga-zerga finkoa eta maximoa jasotzen du "Europako esportazio gehienentzat".

% 15 hori "sektore gehienei aplikatuko zaie, hala nola autoei, erdieroaleei eta produktu farmazeutikoei", zehaztu du Von der Leyenek. Trumpek berak lehen adierazitakoarekin kontraesanean dago datua, produktu farmazeutikoak negoziaziotik kanpo geratzen zirela adierazi baitu hark.

Von der Leyenek iragarri du, gainera, "zero muga-zerga" adostu dutela bi aldeetatik, "produktu estrategiko" batzuetan, sektore aeroespazialean eta haren osagaietan, bai eta zenbait produktu kimikotan, nekazaritza produktuetan, baliabide naturaletan eta lehengaietan ere.

Europako Batzordeko buruak aurreratu du lanean jarraituko dutela zerrenda horri elementu gehiago gehitzeko.

Von der Leyenen arabera, enpresa komunitarioentzat beharrezkoa den "ziurtasuna eta egonkortasuna" ekarriko du, hilabete luzeetako negoziazio gogorren ondoren lortutako akordioak.

Von der Leyenek eskerrak eman dizkio Trumpi ituna ixteko hartu duen "konpromisoagatik eta lidergoagatik", eta esan du, "negoziatzaile gogorra bada ere", "akordioak egiten" dituela.

Hitzartutako erosketa energetikoari dagokionez, Von der Leyenek adierazi du munduko lehen potentziari erosteak Hogeita zazpiei hornidura dibertsifikatzen eta Errusiako hidrokarburoekiko mendekotasuna murrizten lagunduko dietela.

Batzordeko presidenteak azpimarratu duenez, "erraza izan ez den" akordio horrek "munduko bi ekonomia handienak" inplikatzen ditu, urtean 1,7 bilioiko bolumen komertzialarekin, 800 milioi kontsumitzaileko merkatu bateratuarekin eta barne produktu gordinaren (BPG) % 44arekin.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X