Kanadak Palestina estatu gisa formalki aitortzeko asmoa du NBEren iraileko Batzar Nagusian
Palestina estatu gisa aitortuko duela iragarri duen G-7ko hirugarren herrialdea da, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin batera. Trumpek, bestalde, ohartarazi du horrek "merkataritza akordioa zailduko" duela.
Mark Carney, Kanadako lehen ministroa. Artxiboko argazkia: Europa Press
Irailean egitekoa den NBEren Batzar Nagusian Palestina estatu gisa formalki aitortzeko asmoa du Mark Carney Kanadako lehen ministroak, Palestinako Aginte Nazionalak hainbat erreforma onartzen baditu, hala nola 2026an hauteskunde orokorrak egitea, Hamasek parte hartu gabe.
"Mahmud Abbas presidenteak bere gobernantza sakonki erreformatzeko hartutako konpromisoa da asmoaren oinarria, eta Palestinako Aginte Nazionalak hain beharrezkoak dituen erreformak, horren baldintzak. Besteak beste, 2026an hauteskunde orokorrak egiteko konpromisoa, Hamasek parte hartu gabe, eta Palestinako Estatua desmilitarizatzea", adierazi du Carneyk.
Ildo horretatik, Carneyk azpimarratu du Kanadak denbora asko daramala bi estaturen konponbidearekin konprometituta. Hala ere, deitoratu du Hamasek Israelen aurka egindako terrorismoaren mehatxuak eta konponbide horren aurka luzaroan izandako jarrera bortitzak helburu hori erdiestea atzeratu duela.
Abbasek pozik hartu du Carneyren erabakia, "bakea, egonkortasuna eta segurtasuna hobetuko dituen urrats historiko" eta "jarrera ausart" gisa. Israelgo Gobernuak, ordea, kritikatu egin du, "Hamasentzat saria" delakoan.
Testuinguru horretan, Donald Trump AEBko presidenteak erantzun egin dio Kanadako lehen ministroari, eta ohartarazi du erabaki horrek "asko zailduko" duela bi herrialdeen arteko merkataritza akordioa lortzea.
"Hara! Kanadak iragarri berri du babestu egiten duela Palestinako Estatua sortzea. Horrek asko zailduko digu haiekin merkataritza akordio batera iristea. Ai, Kanada!", adierazi du Trumpek Truth Social sarean, muga-zergak indarrean sartu aurretik.
NBEk New Yorken egindako konferentziaren ondoren, hamabost bat herrialdek —tartean, Espainiak— nazioarteko komunitateari eskatu zioten akordio zabala lortzea Palestinako Estatua ofizialki aitortzeko, eta, era berean, adierazi zuten aurrera egiten jarraitzeko borondatea zutela, modu "kolektiboan", Israelen erasoaldiari amaiera emateko eta "gatazka honekin amaituko duen bi estatuen irtenbidea lortzeko".
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri zuen Israelek su-etena onartu ezean eta Palestinak bizi duen "egoera lazgarriari" amaiera eman ezean onartu egingo zuela Pakestinako Estatua. Egun batzuk lehenago, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak esan zuen irailean hartuko zuela neurri hori bera, "Ekialde Hurbilean bake justu eta iraunkorra lortzeko konpromiso historikoari eutsita".
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da eta gasa % 30 garestitu, Qatarreko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako Burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoek, berriz, irekiera negatiboak espero dituzte, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.