Trumpen muga-zerga berriak indarrean sartuta, hauspotu egin da gerra komertziala
Gaurtik, oro har, % 15eko muga-zergak ezarriko dira Estatu Batuen merkataritza-bazkide gehienen produktuen gainean, tartean, Europar Batasunekoen gainean.
Indarrean dira Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak urtarrilean kargura iritsi zenetik iragarritako muga-zergak. Joko-arau berriokin, merkataritza gerra hauspotzea eragin du buruzagi errepublikanoak. Aurrerantzean, AEBn % 15eko muga-zerga ezarriko da Europar Batasuneko produktuen gainean izango dute, baina zifra hori % 35era igoko duela mehatxu egin du Trumpek, Europak akordioa betetzen ez badu.
Hala, gaur goizaldetik, Europar Batasunak, Erresuma Batuak, Txinak, Vietnamek, Japoniak, Hego Koreak eta Pakistanek aurrez AEBrekin adostutako zergak ordaindu beharko dituzte. Suitza, Hegoafrika eta Venezuelak, bestalde, Etxe Zuriak alde bakarrez eta akordiorik gabe ezarriko dizkien tasei egingo beharko diete aurre. Trumpen arabera, bere herrialdeak azken urteotan pilatu duen defizita iraultzea da helburua.
Behin eta berriz epe-mugak atzeratu ostean, joan den uztailaren 31n eman zion baiezkoa Trumpek muga-zergen antolamendu berriari. Egun horretan zehaztu zuen ituna erdiestea lortu ez duen herrialdeetako produktuei zenbateko tasa ezarriko dien.
Mexiko eta Kanada dira salbuespenak. Bi herrialde horietan tasak ez dira gaur indarrean sartu: Mexikoren kasuan, negoziazioak 90 egun luzatzea adostu zuten Washingtonekin. Kanadari dagokionez, berriz, bihartik hasiko dira han muga-zerga berriak ordaintzen; % 25etik % 35era igaroko dira.
Brasilen, berriz, atzotik % 50eko muga-zerga ezarrita du Trumpek, Jair Bolsonaro hango presidente ohiaren aurkako auzia “bidegabea” dela iritzita.
% 15eko gutxieneko tasa
Oro har, % 15eko tasa ezarriko die AEBk merkataritza harremana duen herrialde ia guztiei. 40 bat herrialde daude zerrenda horretan, eta Trumpek, zerga berriak zergatik ezarri dituen justifikatzeko, azaldu du horiekin guztiekin orain arte “merkataritza-balantzea negatiboa” izan dela.
Bestalde, “balantzea positiboa” den kasuetan, % 10eko muga-zerga ezarriko du. Alde horretan daude Txile, Kolonbia eta Argentina.
Apirilean aurreneko zerrenda jakitera eman zuenetik, ia kasu gehienetan jaitsi egin ditu kopuruak.
Zerga altuenak
Brasil eta India dira muga-zerga handienak izango dituztenak, % 50ekoak. Atzetik daude, Siria (% 41), Laos (% 40), Birmania (% 40) eta Suitza (% 39).
Txinaren kasuan, aldi baterako akordioa itxi dute Etxe Zuriak eta Pekinek, eta horren arabera, Washingtonek % 145etik % 30era jaitsiko dizkio tasak Txinari, eta, bere aldetik, Txinak % 125etik % 10era jaitsiko dizkio AEBri.
"Milaka milioi dolar, AEBra bidean”
Muga-zergak indarrean sartu berritan, Trumpek mezua zabaldu du Truth sare sozialeko bere kontuan. “Muga-zergen bidez, milaka milioi dolar Ameriketako Estatu Batuetara bidean dira”, idatzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.