Nord Stream sabotajea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nord Stream gasbidearen sabotajeagatik Italian atxilotutako ukrainarrak Alemaniara estraditatzea errefusatu du

Gainera, akusatuak ukatu egin ditu Alemaniako justiziak egozten dizkion delituak.
21 August 2025, Italy, San Clemente: A view of San Clemente near Rimini, where a Ukrainian suspect in the Nord Stream pipeline sabotage was arrested while on vacation. Photo: Sven Grundmann/NEWS5/dpa



21/8/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN

Susmagarria Riminitik gertu dagoen San Clementen atxilotu zuten, bertan oporretan zegoela. Argazkia: Europa Press

Nord Stream gasbide errusiarraren sabotajean ustez parte hartzeagatik Italian atxilotutako ukrainarrak errefusatu egin du Alemaniara bere borondatez estraditatzea.

Boloniako Apelazio Auzitegian egindako adierazpen labur batean, akusatuak ez du onartu aukera hori, eta Alemaniako justiziak egozten dizkion delituak ukatu ditu, tokiko hedabideen esanetan. Jarraian, epaileak berretsi egin du Riminiko espetxean preso jarraitzeko erabakia (atzotik dago bertan), eta irailaren 3rako audientzia deitu du, Alemaniara entregatzea eztabaidatzeko, aipatu iturrien arabera.

Sergui K., 49 urteko ukrainarra, ostegunean atxilotu zuten Italian, San Clemente herriko hotel batean familiarekin opor egun batzuk pasatzen ari zela, Italiako Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Alemaniako Fiskaltza haren bila ari zen, 2022ko irailean Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan lehergailuak jarri zituen pertsona talde bateko kide zela uste baitzuen.

Inolako erresistentziarik gabe egin zuten atxiloketa hau kasu honekin lotutako lehena izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

ucrania volodimir zelenski ursula von der leyen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean

Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa  Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean,  Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte. 

Kostyantynivka (Ukraine), 17/09/2025.- Members of the special Ukrainian police unit 'White Angels' assist an elderly local woman, Nina, 73, as they evacuate her from the frontline city of Kostyantynivka, Donetsk region, eastern Ukraine, 16 September 2025 (issued 17 September 2025), amid the Russian invasion. According to the Ministry of Internal Affairs of Ukraine, more than 6,000 residents, mostly elderly people, remain in Kostiantynivka. The White Angels are a special police unit that provides humanitarian aid, conducts evacuations, and delivers medical assistance in high-risk frontline communities in the Donetsk region. (Rusia, Ucrania) EFE/EPA/YEVHEN TITOV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik

Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean

Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X