Ukrainiar bat atxilotu eta behin-behinean espetxera bidali dute Italian, Nord Stream gasbideen sabotajean ustez parte hartzeagatik
Karabineroek atxilotu dute 49 urteko gizona Riminin (Italiako ekialdea), Alemaniako Justizia Auzitegi Federalak abuztuaren 18an eman zuen euroagindua betez. Hain zuzen ere, Alemaniara estraditatuko dute aurki.
Alemaniako Fiskaltzak ostegun honetan jakitera eman duenez, 49 urteko ukrainar bat atxilotu dute Italian, 2022ko irailean Nord Stream gasbideen aurkako sabotajea koordinatu zuelakoan.
Fiskaltzaren arabera, "akusatua operazioaren koordinatzaileetako bat" da, eta besteak beste, azpiegiturari kalte egiten dion karga lehergarria leherrarazi izana eta eraikitze lanen kontrako sabotajea leporatzen diote.
Atxiloketa, kasu honekin lotutako lehena, Rimini probintziako karabineroen (polizia militarizatua) agenteek egin dute, abuztuaren 18an Alemaniako Justizia Auzitegi Federalak igorritako euroagindu bat exekutatuz era horretan. Atxilotua, Serguí K, opor egun batzukj igarotzen ari zen Italian, familiarekin.
Atxilotu ondotik, Italiako Bologna hiriko (iparraldea) Fiskaltzaren aginduz, Riminiko espetxera bidali dute, eta han egon beharko du, kontrako xedapenik ezean, Alemaniara eraman bitartean. Behin hara iritsita, Justizia Auzitegi Federaleko instrukzioko epailearen aurrean eman beharko ditu kontuak.
Alemaniako Estatuko Fiskaltzaren (GBA) ustez, 2022ko irailean Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan lehergailuak jarri zituzten pertsona talde bateko kidea zen, Baltiko itsasoaren ohean, Suediako Bornholm uhartetik gertu. Alemanian amaitzen dira gasbide horiek; hortik, sabotajeen egileak topatzeko Alemaniaren erabakimena.
2022ko irailaren 26an, Nord Stream 1 eta 2 gasbideen lau lerroetatik hirutan leherketak izan ziren. Nord Stream 1 Alemaniari gas errusiarra emateko erabiltzen zen aurretik, Nord Stream 2, berriz, ez zen inoiz martxan jarri, Errusia Ukrainaren gainerko erasoarekin hasi ondoren.
Atxilotuari operazioaren koordinatzaileetako bat izatea, azpiegiturak suntsitzea eta sabotajea leporatzen dizkiote.
Orain arte, GBAk egindako gertaeren ustezko nondik norakoen inguruko xehetasunak filtratu izan dira, baina fiskaltzak kasuaren inguruan informazioak ematen dituen aurreneko aldia da honakoa. Alemaniako Gobernuak ere ez du azken urteotan kontu honen inguruko adierazpenik egin nahi izan.
Komunikatuaren arabera, Fiskaltzak uste du saboteatzaile taldeak yate-belaontzi bat erabili zuela, nortasun agiri faltsutuak erabiliz alokatua, eta Rostockeko portutik (Alemania) irteten zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.