Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Japonia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Japoniako lehen ministroak dimisioa eman du, PLD alderdiak bere etorkizuna erabakitzeko hitzordua heldu aurretik

Alderdiak primarioen ezohiko aurrerapen baten inguruan eztabaidatu bezperan eman du dimisioa. Izan ere, hauteskundeetan emaitza kaxkarrak lortu ostean, pentsatzekoa da alderdiaren zein Gobernuaren buruzagitzatik kenduko zutela

Shigeru Ishiba, prentsaurrekoan, gaur.

Shigeru Ishiba Japoniako lehen ministroak dimisioa eman du igande honetan, bere kontrako kritikak eta Alderdi Liberal Demokrataren (PLD) barruan zatiketa areagotzen ari dela ikusirik.

Prentsaurrekoan eman du horren berri, eta atsekabea agertu du Parlamentuan gehiengoa galtzeagatik. Hala erantzun dio bere alderdiko kideek etengabe eskatutakoari, eta alderdiaren idazkaritza nagusiari eta, horrenbestez, karguari uko egin dio. 

Japonian, lehen ministro kargua alderdi bozkatuenaren liderrak betetzen du hauteskunde orokorren ostean, eta alderdian presidentea aldatzeak Gobernu ko burua aldatzea dakar.

"Beti esan dut une egokian erabakiko dudala zer egin. AEBekiko muga-zergen negoziazioak aurrera doazenez, orain une egokia dela uste dut", esan du Ishibak, eta "hurrengo belaunaldiari" bidea utzi nahi diola adierazi du, The Japan Times egunkariak jasotako informazioarn arabera.

Goi Ganberarako egin berri diren hauteskundeetan bere alderdiak porrot ikaragarria jaso ondoren eman du dimisioa. Orain, argitu duenez, "bere eginbeharra beteko du alderdiak lider berria aukeratu arte".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X