Melissa 5 kategoriako urakan gisa iritsi da Jamaikara eta biztanle ugari elektrizitate gabe utzi ditu
Zerbitzu meteorologikoek ohartarazi dutenez, azken urteotako urakanik suntsitzaileenetako bat izan daiteke. Oraingoz, 295 km/h-ko haize-boladak erregistratu ditu.
Melissa urakanak asteartean jo du lurra Jamaikan, 5 kategoriako zikloi bilakatuta. 295 kilometro orduko haize-boladak, euri-jasak eta itsaskiak sortu ditu, eta uholdeak eta hondamendiak eragiteko arriskua handia da.
Uhartearen hego-mendebaldetik sartu da Jamaikan. Oraingoz, 240.000 biztanle inguru, uharteko bezeroen % 35, energia elektrikorik gabe utzi ditu.
Nazioarteko meteorologia zerbitzuek ohartarazi dutenez, Melissa azken urteetako urakan suntsitzaileenetako bat izatera irits daiteke. Momentuz, denboraldi honetan Atlantiko ozeanoan izan den zikloirik indartsuena da eta Saffir-Simpson eskalan 5. mailara iritsi den hirugarrena.
2005etik ozeano Atlantikoan intentsitate handieneko hiru urakan edo gehiago sortu diren lehen denboraldia da honakoa. Urte hartan kategoria horretako lau zikloi izan zituzten; tartean, Katrina 1.800 hildako baino gehiago utzi zituena.
Jamaikako agintariek herritarrei eskatu diete babesleku seguruetan egoteko, haizeteek "egiturazko erabateko akatsak" eragin ditzaketelako eta euriteek uholdeak eragin ditzaketelako.
Desmond McKenzie ministroaren hitzetan, “ez da ausartak izateko garaia”. Zikloiaren aurka ez egiteko eskatu du, “ezin baitugu apustu hori irabazi”.
Urakan "oso arriskutsua"
AEBko Urakanen Zentroak urakan "oso arriskutsutzat" jo du Melissa. Bertako adituen aburuz "litekeena" da lur jausiak gertatzea, bereziki zonalde garaietan.
Urakanaren begiak azken urteetan errejistratu den presiorik txikienetakoa dauka, 892 milibarekoa. Zenbat eta presio txikiagoa, haizearen azelerazioa handiagoa izaten da eta zikloiaren abiadura eta intentsitatea igo egiten da. Konparazio gisa, Katrinak 902 milibarreko presio minimoa izan zuen bere erdigunean.
Gainera, Melissa poliki ari da aurrera egiten, une honetan 7 kilometro orduko abiaduran. Ondorioz, adituek ohartarazi dute euri-pilaketa handiak utziko dituela.
Joan den asteko asteartean sortu zenetik, gutxienez 9 heriotza eragin ditu: hiru Jamaikan, hiru Haitin, bi Panaman eta bat Dominikar Errepublikan.
Jamaikatik igaro ostean, asteazkenean Kubako hego-ekialdea zeharkatuko duela espero da eta ostegunean Bahametara iritsiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Gazan uholdeek eragindako hipotermien ondorioz
Nazio Batuen Erakundearen arabera, 800.000 pertsona inguru goseak eta hotzak jota bizi dira Palestinan. Gainera, euri-jasek hainbat pertsona kaltetu dituzte, horietako asko gaixorik eta osasun arazo larriekin.
Gutxienez 11 pertsona hil dira Gazako Zerrendan, hotzaren eta euriteen ondorioz
Euriteen ondorioz horma eta etxebizitza asko behera etorri dira, hainbat pertsona azpian harrapatuz. Gainera, urak kaleak eta kanpin-dendak hartu ditu. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak eta Gazako Gobernuak gaixotasunak eta infekzioak areagotzeko arriskuaz ohartarazi dute.
Milaka pertsonak lan erreformaren aurkako protesta egin dute Portugalen, azken 12 urteotako lehen greba orokorrean
Sindikatuen arabera, hiru milioi pertsonak baino gehiagok bat egin zuten greba orokorrarekin -5,1 milioi langile daude-, eta Portugalen "inoiz egin den grebarik arrakastatsuenetakoa" izan zela adierazi dute. Portugalgo patronalaren arabera, grebak porrot egin du eta langileen % 3 bakarrik geratu dira etxean.
Adimen artifizialari "gehiegizko" mugak ezartzen dizkioten legeak blokeatzeko agindu exekutiboa sinatu du Trumpek
Horren harira argitaratutako testuaren arabera, Trumpen Administrazioak Kongresuarekin elkarlanean aritu behar du nazio mailako arau irmo bat bermatzeko, eta "bat ez datozen estatu mailako 50 arau ezberdin saihesteko".
Zelenskik bake planaren bertsio berria proposatu du eta Donbasen subiranotasunari buruzko erreferenduma defendatu du
Ukrainako presidentearen arabera, Indar Armatuek 800.000 soldadu izango dituzte.
AEBk Venezuelako kostaldean petrolio-ontzi bat konfiskatu dute
Ameriketako Estatu Batuek petrolio-ontzi bat atzeman eta konfiskatu dute Venezuelako kostaldean, Washington abuztutik Kariben egiten dabilen itsas hedapen militarraren barruan. Caracasek "lapurreta lotsagabea" dela esan du, eta atzerriko instantzien aurrean "nazioarteko krimen larria" salatuko duela iragarri du.
2,5 milioi lagun baino gehiago deportatu dituzte edo beren borondatez alde egin dute AEBtik 2025ean
Estatu Batuetako agintariek "sekulako lorpentzat" jo dute, Trumpek martxan jarritako migrazio politika gogorren baitan, "deportazioak arintzeko" dozenaka epaile izango direla iragarri eta egun gutxira.
Venezuela-Curaçao-AEB-Norvegia: Bakearen Nobel saria jasotzeko Machadoren odisea
Azken asteetan hainbat hipotesi zabaldu ziren Machado Oslora saria jasotzeko iritsiko ote zen, oposizioburua ez baita joan den urtarriletik jendaurrean agertu izan, eta Nicolas Maduroren Gobernuaren zaintzari iskin egitea ez baita erraza.
Maria Corina Machado jendaurrean agertu da Oslon, hainbat hilabetez ezkutuan egon ostean
Urtarriletik publikoki agertu gabe egon ondoren, Venezuelako oposizio burua hoteleko balkoira atera da, Oslon, jarraitzaileak agurtzera.
Machadoren jarraitzaileek zuzien prozesioan parte hartu dute
Asteazken arratsaldean, Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko kidearen jarraitzaileek Osloko erdigunea zeharkatu duen zuzien prozesio tradizionalean parte hartu dute, sarituak ostatu hartu behar zuen hotelaren aurrean amaitu arte.