Adimen artifizialari "gehiegizko" mugak ezartzen dizkioten legeak blokeatzeko agindu exekutiboa sinatu du Trumpek
Horren harira argitaratutako testuaren arabera, Trumpen Administrazioak Kongresuarekin elkarlanean aritu behar du nazio mailako arau irmo bat bermatzeko, eta "bat ez datozen estatu mailako 50 arau ezberdin saihesteko".
AEBko presidnete Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu du bart, adimen artifizialarekin lotutako "gehiegizko" arauketak blokeatzeko asmoz.
"Irabazteko, AEBeko enpresek berritzeko askatasuna izan behar dute, araudi neketsurik gabe. Hala ere, Estatuaren gehiegizko erregulazioak agindu hori zapuzten du", dio testuak. Horregatik, uste du "estatu legeek gero eta erantzukizun handiagoa dutela erakundeei exijitzeko sar ditzatela joera ideologikoak adimen artifizialaren ereduetan".
Zehazki, testuak Colorado estatuko lege bat kritikatzen du. Kalifornian, Utahn eta Texasen ere sektore pribatuan adimen artifiziala arautzeko legeak ezarri dituzte.
Horren harira argitaratutako testuaren arabera, Trumpen Administrazioakiritzi dio Kongresuarekin elkarlanean aritu behar duela nazio mailako arau irmo bat bermatzeko, eta "bat ez datozen estatu mailako 50 arau ezberdin saihesteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte