Zelenskik bake planaren bertsio berria proposatu du eta Donbasen subiranotasunari buruzko erreferenduma defendatu du
Ukrainako presidentearen arabera, Indar Armatuek 800.000 soldadu izango dituzte.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak adierazi duenez, bake akordiorako zirriborroaren bertsio berria helarazi diote AEBri, eta gaur egun Errusiak okupatuta dituen ekialdeko lurraldeen subiranotasunari eragiten dion edozein erabaki erreferendum bidez hartu beharko litzatekeela defendatu du.
Zelenskik azaldu du Etxe Zuriari helarazitako bertsioak ez duela soilik Ukrainaren jarrera jasotzen, baita Europar Batasunarena ere. “Ez da behin betiko plana, jasotzen dugunari emandako erantzuna baizik”, zehaztu du Kieven egindako adierazpenetan.
“Gaur egun zaila da azken dokumentuaren edukia aurreikustea. Errusiarrek Donbas osoa nahi dute, baina guk, noski, ez dugu onartzen”, esan du. Halaber, azaldu du zirriborroaren funtsezko hogei puntuak garatzeko moduak baldintzatuko dituela oraindik aztertu beharreko gai askoren norabidea.
Errusiak okupatutako lurraldeen subiranotasunari dagokionez, Zelenskik nabarmendu du Ukrainako herritarren iritzia errespetatu behar dela, hauteskunde edo erreferendum bidez. “Ukrainako herriak erantzungo dio galderari”, adierazi du, eta gehitu du desadostasun nagusietako bat dela Donetsk eskualdearen etorkizuna nola kudeatu. Errusiak, AEBren oniritziarekin, Ukrainako tropak erretiratzea eskatzen du, bereak ez sartzeko trukean.
Zelenskik jakinarazi du, halaber, Estatu Batuek balizko segurtasun bermeei buruzko proposamen bat helarazi dutela, eta hori aztertu ondoren euren ekarpenekin itzuliko diotela Washingtoni. “Gure ideiak txertatuko ditugu”, esan du, eta adierazi “egun gutxi barru” dokumentu bat bidaliko diotela alde estatubatuarrari.
Indar Armatuen tamainari dagokionez, Zelenskik berretsi du 800.000 pertsona inguruan mantenduko dela, gaur egungo zifretatik gertu, azken zirriborroaren arabera; aurreko planetan murrizketa handiagoa eskatzen zen.
Bestalde, lege-zuzenketak prestatzea eskatu dio Parlamentuari, gerra garaian hauteskundeak egitea ahalbidetzeko. “Garrantzitsuena modu legitimoan egitea da”, azpimarratu du. “Gure bazkideek hauteskunde-prozesua segurtasunez eta epe egokian antolatzen lagun badezakete, babestuko dut”, gehitu du. Era berean, AEBren laguntza espero du Europar Batasuneko kide izatea oraindik blokeatzen duten estatuak konbentzitzeko.
Hungariari erreferentzia eginez, Zelenskik uste du Trumpek “eragin-tresna batzuk” dituela Ukrainaren EBko bidea desblokeatzeko, baina NATOri dagokionez, Estatu Batuak ez daudela horretan lanean. “Ez gaituzte han ikusi nahi (…) Ez gintuzten lehenago gonbidatu, eta jarrera hori ez da aldatu; etengabea izan da”, esan du.
Azkenik, ohartarazi du negoziazioa arrisku askoren menpe dagoela eta ez duela baztertzen Errusiak azkenean atzera egitea. “Ahal dugun guztia egiten ari gara funtziona dadin; eraikitzaile jokatzen ari gara”, azaldu du.
“Ez dut ikusten gerrari amaiera eman nahi diotenik, baina ez dute nahi egoera ekonomikoa are gehiago okertzea, eta hala izango da (…) Are zailagoa izango da Trumpi gerrari amaiera emango ez diotela esanez gero; haratago joango da eta presioa areagotuko du”, adierazi du Zelenskik.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".