Trumpek iragarri du Venezuelako aire espazioa itxita dagoela
'The New York Times' egunkariak Trumpen eta Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen arteko elkarrizketa baten berri eman ostean zabaldu du mezua. Venezuelak eta AEBk ez dute deia egon denik baieztatu, ezta ezeztatu ere.
"Airelinea, pilotu, narkotrafikatzaile eta pertsona trafikatzaile guztiei, mezua: Venezuelako eta inguruetako aire espazioa erabat itxita dago. Eskerrik asko zuen arretagatik! ", esan du AEBko presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuzko itsasartea, jomugan, Iranen aurkako erasoen ondoren
Munduko erregai-bide komertzial nagusietako bat da, eta, bertatik, munduko petrolio- eta gas-ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen da. Egunero, batez beste 144 ontzi ibiltzen dira handik.
Israelek esan du Irango erregimenaren “funtsezko pertsonak” hil dituela
Teheranek 85era igo du Minabeko ikastetxean hildakoen kopurua, eta Israelen eta AEBren arteko ofentsiba bateratua “ekintza barbaroa” dela esan du.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Erasoa izan denean, 170 ikasle zeuden ikastetxean; beraz, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira.
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Kaja Kallasek ohartarazi du Teheran “mehatxu larria” dela “munduko segurtasunarentzat”, eta Sanchezek tentsioa apaltzeko eta elkarrizketei ekiteko eskatu du.
Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen, AEBk eta Israelek Irani eraso ostean
Misilen aurkako alerta-sistema hiriko hainbat lekutan aktibatu dute, errepresalien beldur. Agintariek, berriz, babeslekuetan egoteko eskatu diete herritarrei, eskualdeko tentsioa areagotu egin baita.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoa egin dute
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat bidetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiralean Milanen (Italia), tranbia bat bidetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.