Bakearen Nobel Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuela-Curaçao-AEB-Norvegia: Bakearen Nobel saria jasotzeko Machadoren odisea 

Azken asteetan hainbat hipotesi zabaldu ziren Machado Oslora saria jasotzeko iritsiko ote zen, oposizioburua ez baita joan den urtarriletik jendaurrean agertu izan, eta Nicolas Maduroren Gobernuaren zaintzari iskin egitea ez baita erraza.

OSLO (Norway), 11/12/2025.- Nobel Peace Prize laureate Maria Corina Machado greets supporters at the Grand Hotel in Oslo, Norway, 11 December 2025. She received the Nobel Peace Prize 2025 for her tireless work promoting democratic rights for the people of Venezuela and for her struggle to achieve a just and peaceful transition from dictatorship to democracy. This is her first public appearance in 11 months. (Noruega) EFE/EPA/LISE ASERUD NORWAY OUT

Maria Corina Machado, bertaratutakoam agurtzen, Norvegiako hiriburura iritsi berritan. EFE.

Venezuelako oposizioburu Maria Corina Machado Bakearen Nobel saridunak Oslora egin duen bidaia asteartean hasi zen odisea bat izan zen. Bere herrialdetik atera zen itsasoz Curaçaora, eta hegazkinez egin zuen Norvegiako hiribururainoko 9.000 kilometroko bidaia. 

Azken asteetan hainbat hipotesi zabaldu izan dira Machado Oslora saria jasotzeko iritsiko ote zen, oposizioko burua ez baita joan den urtarriletik jendaurrean agertu izan, eta Nicolas Maduroren Gobernuaren zaintzari iskin egitea ez baitzen erraza izango.

Hala ere, Machado ostegun goizaldean iritsi zen Norvegiako hiriburura, Miamitik abiatuta, hegazkin pribatuan. Curaçaon jaso zuten, Herbehereek Karibean duten uharteetako batean, Venezuelako kostaldetik 65 kilometrora. Ondoren, eskala tekniko bat egin zuen Mainen (AEB), eta, handik, Oslora, ostegunean.

Ostegun goizaldean, Norvegian, Machado Osloko Grand Hoteleko balkoian elkartu zen bere senide, lagun, hainbat herrialdetako aliatu politiko eta hura agurtzeko ordu luzez kalean zain egon ziren dozenaka venezuelarrekin. 

Machadok Norvegiako kate publikoan zabaldutako bideo batean nabarmendu zuenez, Oslon egotea "miraria" izan da, eta "Venezuelako emakume eta gizon askok bizia arriskuan jarri dute gaur gauean bertan egon ahal izateko".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X