Zelenskik Europako buruzagiekin hitz egiten jarraitzen du, Trumpekin bildu aurretik
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak telefono bidez hitz egingo du gaur Zelenskirekin eta Trumpekin.
Ukrainako gerrari amaiera emango dion akordio bat lortzeko hizketan segitzen dute Ukrainak, AEBk eta Errusiak. Volodomir Zelenski Ukrainako presidentea Donald Trump AEBko presidentearekin batzartuko da bihar, Floridan.
Europako buruzagi batzuek Trumpekin eta Zelenskirekin hitz egingo omen dute datozen orduotan.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak telefonoz hitz egingo du gaur Zelenskirekin eta Trumpekin. Europako beste buruzagi batzuek ere parte hartuko dute elkarrizketa horretan, AEBko eta Ukrainako buruzagiek adostutako 20 puntuko bake plana oinarri hartuta.
AEBko komunikabide batzuek adierazi dutenez, Trumpen esanetan, Ukrainak ez du bake akordiorik izango bere oniritzirik gabe.
Kommersant Kremlinen gertuko egunkariak zabaldutakoaren arabera, Putin presidentea prest legoke kontrolpean duen lurraldearen zati bat Ukrainarekin trukatzeko, betiere, Donbass osoa Errusiak bereganatzekotan.
Donbassen inguruko tirabirak izan dira mingarrienak bake elkarrizketetan ukrainarrentzat, oraindik euren kontrolpean dagoen Donetsk probintziaren zati bat, % 20 inguru, Errusiaren esku uztea ekarriko lukeelako.
AEBk eta Kievek adostutako 20 puntuko bake planaren arabera, eremu horretan eremu desmilitarizatua sortzea aurreikusten dute, eta Ukrainak onartu egingo luke, baina oraindik ez dago argi hori nola gauzatu eta bermatuko litzatekeen.
Planak jasotzen duenez, Zaporizhiako zentral nuklearra Errusiak, Ukrainak eta AEBk kudeatuko lukete, eta Ukrainak 800.000 soldaduko armada eta NATOren kide izatearen pareko segurtasun bermeak izango lituzke.
Bitartean, erasoek ez dute etenik. Kiev hiriburuan, erasoaldi handi bat egin du gaur gauean Errusiak. Misilak jaurti dituzte eta hainbat leherketa entzun dira bertan, Ukrainako Armadak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.