Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
Donald Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du ostiral honetan, eta AEBko Auzitegi Gorenaren epaia "erabat etsigarria" dela esan du. Muga-zergen inguruan "irmo" agertu da Trump, eta, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen agindua sinatuko duela aurreratu du. Gehienez, 150 egunez egon liteke indarrean. Neurri hori, esan duenez, "hiru egun barru" sartuko da indarrean.
Trumpek adierazi duenez, 1974ko Merkataritza Legearen 122. atalaren babesean sinatuko luke agindua, eta egun indarrean dauden muga-zergei gehituko litzaizkieke. “Agindu bat sinatuko dut % 10eko muga-zerga globala ezartzeko 122. atalaren arabera, dagoeneko ezarrita dauden muga-zergez gain. Era berean, gure herrialdea beste herrialde eta enpresa batzuen jardunbide komertzial desleialetatik babesteko neurriak aztertuko ditugu, 301. atalari jarraiki”, esan du Trumpek.
Araudiari esker, AEBko presidenteak % 15erainoko muga-zergak ezarri ahal izango dizkie ordainketa arazoekin zerikusia duten herrialde guztiei, gehienez 150 egunez. Horretarako, gainera, ez du aparteko baimenik behar.
Errepublikanoak prentsaurrekoa eskaini du arratsaldean Etxe Zurian, eta muga-zergak ezartzeko gaitasunari buruzko epaia "guztiz etsigarria" dela azpimarratu du. Ildo horretatik, AEBko Auzitegi Goreneko kide batzuez lotsatzen dela esan du, "gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez izateagatik". Era berean, Trumpek esan du atzerriko herrialdeak epaia ospatzen ari direla, baina ez luzaroan.
Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Nazioarteko Larrialdietarako Botere Ekonomikoen Legearen pean ezarritako muga-zergak, eta ebatzi du lege hori baliatuta gainditu duela bere agintea.
"Alternatibak ditugu, alternatiba bikainak", esan du errepublikanoak, irmo, muga-zergak AEBko ekonomiarentzat eta kanpo politikarentzat onuragarriak direla ziurtatuta. Hala, helburu horrekin beste aukera batzuk baliatuko dituela gaineratu du: "Diru gehiago jasoko dugu eta askoz indartsuagoak izango gara horri esker".
Trumpek azaldu duenez, muga-zergen ezarpena konplexuagoa egingo duten hiru lege baliatuko ditu horretarako, eta, Gorenaren erabakia gorabehera, politika ekonomikoarekin jarraitzea ahalbidetuko diote: "Prozesu luzeagoa da. Gauzak sinplifikatzen saiatu naiz, baina ez digute utzi".
Ostiral honetan iragarritako % 10eko muga-zerga, beraz, 150 egunez baino ezin izango da indarrean egon, eta merkataritza-jarduera desleialei buruzko ikerketek hilabeteak behar izaten dituzte. Legez kanpokotzat jo diren muga-zergei dagokienez, Trumpek ziurtatu du ez dagoela argi dirua itzultzerik dagoen, ezta noiz bueltatuko litzatekeen ere. Gainera, auziak urteak iraun ditzake.
Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.