Alemaniako kantzilerraren alderdiak 14 urteko gutxieneko adina proposatu du sare sozialetan sartzeko
CDUk lege-araudi bat nahi du Alemaniarako zein Europa osorako, plataformetako operadoreek datuen babesa betez, adina egiaztatzeko sistema bat ezar dezaten.
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerraren Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 14 urteko gutxieneko adina ezartzearen alde agertu da larunbat honetan, Tiktok eta Instagram bezalako sare sozialetan sartzeko, haurrak eta gazteak babesteko helburuarekin.
CDUko bozeramaile baten arabera, alderdiak Stuttgarten egin duen kongresuan mozio bat onartu dute, kontserbadoreek eta SPDko sozialdemokratek osatutako koalizio gobernuari "sare sozialak erabiltzeko legezko 14 urteko gutxieneko adina ezartzeko" eskatzeko.
"Espazio digitalean 16 urte bete arte babes neurri bereziak" garatzeko ere eskatzen zaio. SPDk antzeko proposamenak aurkeztuak zituen lehendik.
"Haurrak eta gazteak espazio digitalean bereziki zaurgarriak direlako babestu nahi ditugu", dio onartutako mozioak. "Bereziki, arreta erakartzera, emozioak aktibatzera eta portaera kontrolatzera bideratzen direnean, Estatuak ezin du neutral egon", dio testuak.
CDUk lege-araudi bat eskatzen du bai Alemanian bai Europan, plataformetako operadoreak adina egiaztatzeko sistema bat ezartzer behartzeko, datuen babesa ere beteko duena.
Arau-hausteak "isun gogorrekin"zigortu behar direla ere jaso dute. Halaber, Europar Batasun osoan adin-mugak harmonizatzearen alde egin dute, arauak beste estatu kide batzuen bidez saihestu ez daitezen.
Neurri hauek guztiak ezagutza zientifikoetan oinarritu behar direla ere badio testuak eta horiek aplikatzearekin batera, hezkuntza handiagoa eman behar zaiela eskoletan. Adibidez, algoritmoen funtzionamendu-mekanismoei eta ziberjazarpenaren eta manipulazio digitalaren aurkako babesari buruzko ezagutzak eman beharko liratekeela gehitzen dute. Era berean, proposamenek gurasoak eta bizi-ingurunea ere barne hartu beharko lituzketela uste du CDUk.
Alderdiak argi du gaitasun mediatikoak "erresilientzia demokratikoa" indartzen duela, "desinformazioaren eta erradikalizazioaren aurrean".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.