EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Europako Batzordeak adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasun-arloko profesionalei eskatzen zaizkien hizkuntza-eskakizunak “agintari nazionalei” dagozkiela. Hala erantzun dio Europako Parlamentuko Eskaera Batzordean aztertutako herritarren ekimen bati.
Eztabaidan zehar, Batzordeak azpimarratu du Europar Batasunak estatu kideen “nazio-nortasuna” errespetatu behar duela, baita haien egitura konstituzionalak eta administratiboak ere, hizkuntza-erregimenak barne.
Ildo horretan, zehaztu du herri-administrazioen aurrean hizkuntza ofizialen erabilera arautzea estatuen eskumena dela. Halaber, gogorarazi du hizkuntza-arrazoiengatiko diskriminazioaren debekua Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasota dagoela, baina estatu kideek Batasuneko Zuzenbidearen esparruan jarduten dutenean baino ez dela aplikatzen.
Espainiako herritar batek, Unidas por la Igualdad Lingüística taldearen izenean, aurkeztutako ekimenari ere egin dio erreferentzia Batzordeak. Ekimen horren arabera, osasun-arloko lanpostu publikoetan euskara eskatzea oztopo izan daiteke profesional kualifikatuentzat, eta osasun-arretaren kalitatean eragina izan dezake.
Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeko Presidentetzak jakinarazi du eskaera irekita mantenduko dela, Europako Batzordeak idatzizko erantzuna eman arte, eta ondoren erabakiko direla espedientearen hurrengo urratsak.
Eztabaida politikoan, PPko eurodiputatu Elena Nevadok adierazi du euskal osasungintzan aplikatzen diren hizkuntza-eskakizunek “berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratu ditzaketela”. Haren esanetan, eskakizuna “neurrigabea” da, profesionalen eskasia dagoen testuinguruan, eta horrek pazienteen arretan eragina izan dezake.
Bestalde, Idoia Mendia eurodiputatu sozialistak defendatu du euskal hizkuntza-politika herritarren hizkuntza-aukeratzeko eskubidean eta errealitate soziolinguistikora egokitzean oinarritzen dela. Gainera, baldintzak “zentzuz” aplikatzearen alde egin du, profesionalen eskasia dagoen egoeran talentua ez galtzeko.
ECR eta Vox taldeetako Diego Adrian Solier eta Juan Carlos Girauta bat etorri dira hizkuntzagatiko balizko diskriminazioa salatzean. Ohartarazi dute hizkuntza-eskakizunek ez dutela lehentasuna izan behar esperientziaren edo prestakuntzaren gainetik, eta horrek osasun-sistemaren kalitatean izan dezakeen eraginaz ere ohartarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez zortzi hildako eta 70 zauritu baino gehiago Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.