Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolonbiako Armadaren garraio-hegazkin batek lurra jo du herrialdearen hegoaldean

Agintariek jakinarazi dutenez, ehun soldadu baino gehiago zihoazen hegazkinean, eta horietako batzuk bizirik atera dira.

AME6775. BOGOTÁ (COLOMBIA), 23/03/2026.- Captura de video tomada de rastreo de redes que muestra el accidente de un avión este lunes, en Putumayo (Nariño). Un avión Hércules de la Fuerza Aeroespacial Colombiana (FAC) que transportaba soldados se accidentó pocos minutos después de despegar del aeropuerto de Puerto Leguízamo, en el departamento de Putumayo (sur), informó el ministro de Defensa, Pedro Sánchez Suárez, sin confirmar el número de víctimas. EFE/ Rastreo de Redes /SOLO USO EDITORIAL/ NO VENTAS/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Istripua izan duen hegazkinaren irudia. Argazkia: EFE

Kolonbiako Armadaren garraio-hegazkin batek lurra jo du astelehen honetan herrialdearen hegoaldean, Kolonbiako Indar Aeroespazialak baieztatu duenez. Oraingoz ez dute zehaztu zenbat biktima izan diren.

Pedro Sanchez Kolonbiako Defentsa ministroak berak baieztatu duenez, hegazkinak istripua izan du Putumayo eskualdean, "Puerto Legizamotik aireratzen ari zela". Agintariek jakinarazi dutenez, ehun soldadu baino gehiago zihoazen ontzian, eta horietako batzuk bizirik atera dira.

Gertakarien lekuan unitate militarrak daudela zehaztu du Sanchezek. "Hala ere, oraindik ez da zehaztasunez jakinarazi zenbat biktima izan diren, ezta zergatik gertatu den ere", azaldu du, biktimei eta haien familiei arreta emateko protokoloak aktibatu direla eta ikerketa bat abiarazi dela adierazi ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X