MISIO ESPAZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artemis II misioa, asteleheneko Ilargiaren inguruko hegaldirako prestatzen

Tripulazioa Ilargiaren alderdi ezkutua behatzeko prestatzen ari da, urruntze markak ontzen ari den misioan. Helburu zientifikoak fintzen dituzten bitartean, astronautek gorabehera teknikoak izan dituzte, hala nola Orion ontziko komuneko matxurak.

Los Ángeles (EE.UU.), 3 abr (EFE).- Foto de la Tierra tomada desde la nave Orión de la misión Artemis II. La histórica misión Artemis II, que busca el primer regreso del ser humano a la Luna en más de cincuenta años, se encuentra casi a la mitad de su camino al comenzar su tercer día de trayectoria y cuando la NASA no tuvo que realizar una maniobra de corrección ya que se mantiene en la ruta de vuelo correcta. EFE/ NASA - SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO) -

Lurra, Orion ontzitik. Argazkia: NASA

Artemis II misioa bere une garrantzitsuenera bidean doa: astelehen honetarako aurreikusitako Ilargiaren inguruko hegaldia. Orion ontzian, lau astronautak prestaketa zientifikoak egiten ari dira, Lurretik urruntzen jarraitzen duten bitartean.

Reid Wiseman komandantea, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen mugarri historiko baten protagonista izango dira, satelitearen alderdi ezkutura iritsi eta Lurretik 406.000 kilometro baino gehiagora urrundu. Sekula gizakiak egon diren puntu urrunena izango da.

Asteburuan, tripulazioak behaketa zientifikorako helburuak berrikusten jarri ditu indarrak. Taldeak Ekialdeko Arroa eta antzeko formazioak aztertuko ditu 6 orduko hegaldian, eguzki sistema ulertzeko funtsezkoak diren prozesuak aztertzeko.

Kelsey Young NASAko zientzia arduradunak behaketa horien garrantzia azpimarratu du, misioak giza begiek inoiz ikusten ez dituzten Ilargiko eskualdeak aztertzea eta zientzia planetarioan ikerketa lerro berriak irekitzea ahalbidetuko duela nabarmenduz.

Zailtasun teknikoak ditu bidaiak, eta ezustekoak ere izaten dira. Hala, astronautek komunaren arazoak konpondu behar izan dituzte. Aireztapen hodiak izoztu egin dira, eta horrek gorabeherak eragin ditu komunontzian, baina bigarrenez ere konpondu dituztela dirudi.

Eragozpen horiek gorabehera, misioak bere bideari eusten dio, ibilbidea zuzendu beharrik gabe, eta horrek konfiantza handiagoa ematen dio Ilargiaren inguruan egingo duten hegaldiaren arrakastari. 

Zeregin teknikoen eta eguneroko erronken artean, astronautek familiekin komunikatzeko denbora ere izan dute, eta lotura hori funtsezkoa da mugarri izango den misio honetan. 

Satelitearen alderdi ezkutua ikuskatzeaz gain, misio honek Ilargia berriro zapaltzeko helburua erraztuko omen du.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X