Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.
Leon XIV.a aita santua
Leon XIV.a aita santuak, bere lehen Pazko igandean, 'Urbi et Orbi' bedeinkapena eman du, Done Petri plaza bete baten aurrean, eta '"bakearen alde" eta "gerraren aurka" agertu da bertan eman duen mezuan. Mezu orokorra izan da, baina gaurkoan, normalean egin ohi dutenaren kontrara, ez du gatazka zehatz bat aipatu.
Hartara, axolagabeak ez izateko eta gaizkiaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.
Esan bezala, ez du guda agertoki zehatzik aipatu, baina, berritasun gisa, bakearen aldeko otoitza deitu du Done Petriren basilikan, datorren larunbaterako.
Gabonetako 'Urbi et Orbi' bedeinkapenean, gaurkoan ez bezala, Robert Prevostek Israel, Palestina eta Ukraina aipatu zituen esplizituki.
2025eko maiatzean izendatu zuten Leon XIV.a aita santu. Ondorioz, aita santu gisa lehen Aste Santua izan du honakoa, eta liturgiaren erritu guztietan hartu du parte. Aspaldi ez da halakorik gertatu, azken urteotan Frantzisko aita santuaren osasun egoera makalak ez baitu horretarako aukerarik eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Trumpek esan du astelehenerako lor dezakeela akordioa Iranekin
Fox News telebista kateari emandako elkarrizketa batean adierazi duenez, Iran AEBrekin negoziatzen ari da.
Trumpek ziurtatu du "larriki zaurituta" dagoela Iranek eraitsitako ehiza hegazkineko pilotua
Hasiera batean, AEBko presidenteak esan du onik erreskatatu dutela. Teheranek, ordea, adierazi du AEBko aireontziak suntsitu dituztela eta operazioak "porrot" egin duela.
Italiako lau aireportuk hegazkinen erregai hornidura mugatu dute
Air BP Italia operadoreak hornidura murrizketak iragarri ditu Milan-Linateko, Boloniako, Veneziako eta Trevisoko aireportuetan, baina ez du argitu hornidura falta hori zerk eragin duen.
Israelek Libanon egindako erasoek 1.400 lagun hil dituzte dagoeneko
Gaur, larunbata, Israelgo Armadak baieztatu du Libano hegoaldean eta Beiruten hainbat eraso burutu dituela Hezbollahren milizien eta Palestinako Jihad Islamiarraren egituren aurka.
Trumpek Irani gogorarazi dio 48 orduan iraungiko dela bere ultimatuma
"Gogoratzen al duzue Irani 10 eguneko epea eman niola akordioa adosteko edo Ormuzko itsasartea irekitzeko? Bada, denbora amaitzen ari da: 48 ordu geratzen dira infernua hasteko", esan du Trumpek Truth Social plataforman argitaratutako mezu batean.
Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da
Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.
Beiruteko nekazarien azoka sukalde solidario handi bilakatu da
Besteak beste World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeen finantzaketa jasotzen dute. Tokiko nekazarien produktuekin prestatzen dituzte jakiak, premian daudenek etxean bezala jan dezaten. Beharra gero eta handiagoa da, desplazatuen kopurua etengabe hazten ari delako.
Buxehrko zentral nuklearraren eta Khuzestango eremu petrokimikoaren aurkako eraso gehiago salatu ditu Iranek
"Eraso horren hedatze uhinaren eta metrailaren ondorioz, zentral elektrikoaren alboko eraikinetako bat kaltetu da, eta, zoritxarrez, segurtasun saileko langileetako bat hil da", jakinarazi du instalazioko langile batek. Irango agintariek nabarmendu dutenez, zentrala martxan dago.