Alkolea pasaiako paumaren habia desagertu da, Donostian
Parkea Bizirik elkarteak parkearen egoera salatu du eta neurriak hartzeko biltzera gonbita egin die udal gobernuari eta oposizioari.
Parkea Bizirik elkarteak parkearen egoera salatu du eta neurriak hartzeko biltzera gonbita egin die udal gobernuari eta oposizioari.
Francesca Albanese Palestinarako errelatoreak egindako txostenaren arabera, Israelen genozidioarekin "mozkinak" lortzen dituzte Blackrock, Vanguard, IBM, Microsoft, Amazon, Google, Palantir Caterpillar, Hyundai, Volvo, Glencore, Drummond, BP eta Chevronek, besteak beste.
Urez eta animalia arriskutsuez inguratuta dago Donald Trumpek ireki duen "kaimanen kartzela", Miamitik gertu (Florida). 5.000 pertsonarentzako tokia du, eta asmoa da hara doazenak egun gutxian deportatzea.
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa labur bat izan dute gaur arratsaldean. Jeltzaleak onartu egin du PPren ordezkariarekin hitz egitea kortesia parlamentarioagatik.
Duela 17 urte hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage, honek 20 urte zituenean. Hura oroitzeko elkarretaratzean, dozenaka lagun bildu dira Astelehen Lilak elkarteak deituta, Asun Casasolari, Nagore Laffageren amari, babesa erakusteko. Musikaz jantzitako ekitaldian, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin alderdietako ordezkariak ere izan dira.
Turistak etortzeak “Euskadirako hobekuntza bat” ekartzea nahi du Turismo sailburuak, eta “lehenbailehen” ezartzea espero du. Hala ere, Javier Hurtadok gehitu duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste".
Termometroak 38,1 gradura iritsi dira barnealdeko hainbat gunetan. Bihar, asteazkena, eguneko tenperaturak orokorrean jaitsiko dira eta maximoak 30 ºC-tik behera kokatuko dira, Ebroko bailaran izan ezik.
Ohitura den legez, uztailaren 1ean milaka pertsona gerturatu dira Portugaletera Giako Andre Mariaren eguna ospatzera. Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute: prozesioaz gainera, jaitsierak, musika, herri-kirolak eta jokoak izango dira giroa alaitzeko.
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan 4.000 plaza baino gehiago eskaintzen dira 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Horrez gain, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat ere eskaintzen dira oporretako egonaldiak.