Etxanobek nabarmendu du tasa turistikoaren foru araua udalek adostutakoan onartu egingo dela
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu duenez, aspaldidanik ari dira tasa turistikoa ezartzeko lanean eta azpimarratu du aldundiek onartu aurretik udalak bat etorri behar direla.