CAF
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek Solarisen % 100 bereganatu du, Sodenaren partaidetza erosita

Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak Solaris Bus & Coach autobus jasangarrien enpresaren ia % 3 zuen, eta orain CAF Taldearen eskuetara igaro da.

Solaris_Urbino_12_hydrogen
Solarisen autobusa.

Sodena Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak Solaris Bus & Coach enpresan zuen % 2,67 erosi du CAFek, eta, horrela, autobus jasangarrien garapenean eta fabrikazioan espezializatutako enpresaren % 100 kontrolatzen du. 0 emisioko hiri mugikortasunean liderra da Solaris, CAFek berak jakinarazi duenez.

Sodenari mugimendu horrek aukera eman dio hasierako Vectia proiektuan egindako inbertsioa berreskuratzeko. Izan ere, proiektu horren jarduera Solarisek hartu zuen bere gain, sozietate publikoarentzat 1,3ko irteera-multiploarekin.

CAFek lantegi bat du Castejonen. Bertatik garatzen ditu autobusekin lotutako jarduerak zein trenbideen arlokoak. Gainera, taldearen parte den Orbital Critical Systemsen bitartez dago Nafarroan. CAFek 200 langile ditu foru erkidegoan.

Ohar batean, tren enpresak eskerrak eman dizkio Sodenari harreman osoan zehar emandako laguntzagatik, eta proiektuaren jarraipenarekin eta Nafarroako garapen teknologikoaren aldeko apustuarekin duen konpromisoa berretsi du.

Albiste gehiago

Jose Antonio Jainaga Joxe Mari korta saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du

Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.

Gehiago kargatu