ELA sindikatuak ohartarazi du 57 langile hil direla lan-istripuetan Hego Euskal Herrian 2025ean, horietatik 35 Nafarroan
Bestalde, LABek 74 hildakora igo du kopurua, atzerrian hildako euskal langileak kontuan hartuz. Nolanahi ere, lanarekin lotutako heriotzek beste gorakada bat izan dute aurten ere.
Urtea amaitu eta egun gutxira, sindikatuek Euskal Herriko lan-istripuen balantzea egin dute, eta lanarekin lotutako heriotzen gorakada salatu dute.
ELAren datuen arabera, Hego Euskal Herrian 57 langile hil dira aurten lan-istripuetan; horietatik, 35 Nafarroan. LABek, ordea, 74 hildako zenbatu ditu, atzerrian hildako euskal langileak kontuan hartuz; hau da, iaz baino hamar gehiago.
Azken bi heriotzak abenduaren 29an gertatu ziren: Bata, garraiolari autonomo baten heriotza ez-traumatikoa, Laudioko (Araba) merkataritza-gune batean;eta, bestea, berriz, Azagrako (Nafarroa) etxebizitza batera zihoan langile batena.
Hain zuzen ere, azken kasu hori salatu du CCOOk. Sindikatuak ohartarazi du kolektibo horrek, etxeko arreta zerbitzuak, lan-prekaritatea pairatzen duela. Izan ere, presio handiak jasaten dituela eta langileek errepidean duten arriskuan azpimarratu du CCOOk.
Horrenbestez, Comisiones Obrerasek arrisku-osagarri bat ordaintzea eskatu du, baita Nafarroako Gobernuak finantzaketa-gehigarriak betetzea ere. Gainera, sindikatuak salatu du Nafarroa lan-istripuen tasarik altuena duen lurraldeen artean dagoela.
Premiazko neurriak
Sindikatuek enpresen eta administrazio publikoen erantzukizuna azpimarratu dute. LABek adierazi du lan-istripuak, traumatikoak, ez traumatikoak edo in itinere-ak, ez direla halabeharraren ondorio, baizik eta prekarizazioaren, azpikontratazioaren eta egungo lan-harremanen ondorio.
ELAk eta LABek arreta jarri dute lan-ikuskaritzarako baliabide faltan. Zehazki, 54 ikuskatzaile daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan, ordea, 13 bakarrik, Europako batez bestekotik oso urrun.
Bi sindikatuek azpimarratu dute erabaki politikoa dela ikuskatzaileen kopurua handitzea, eta langileen bizitza eta osasuna lan-politiken erdigunean jarriko dituzten premiazko neurriak eskatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk greba orokorra deituko du
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako