ESKOLA-JAZARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

150.000 euroko kalte ordaina eskatu diote Bilboko ikastetxe bati, bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik

Eskola jazarpena jasan zuen ikaslearen abokatuak adierazi duenez, ikastetxeak ez zuen ezer egin neskari ondorio psikiatriko eta fisiko larriak eragin dizkioten erasoak saihesteko. 

pasillo colegio acoso escolar ikastetxea eskola jazarpena

Ikastetxe bateko korridorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Pixabay

Eskola jazarpena jasan duen Bilboko ikastetxe bateko ikasle baten familiak 150.000 euro eskatu dizkio hezkuntza zentroari, bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik eta horrek eragin dizkion ondorio psikiatriko eta fisiko larriengatik.

Celia Larrocea abokatuak EFE albiste agentziari azaldu dionez, eskola jazarpen kasu batengatik Estatuan inoiz egin den eskaririk handiena da.

Jazarpena 2022-2023 ikasturtean hasi zen, biktima Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan zegoenean. Ikaskideek “erasoak, irainak eta umiliazioak” egiten zizkioten, eta “bakartu” egiten zuten, ikastetxean eta hortik kanpo. 

“Eskola jazarpen kasu argia zen”, nabarmendu du abokatuak.

Biktimaren familiak ikastetxeari jakinarazi zion zer gertatzen ari zen, baina ez zuten ezer egin biktima babesteko eta erasoak saihesteko, horren hitzetan.

Hori dela eta, 150.000 euroko kalte ordaina eskatu diote ikastetxeari, erantzukizun zibil gisa eta egindako kalteengatik.



Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X