Akelarre musika taldea, pantailara
Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,
Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,
Unzuk iragarri duenez, lehenik eta behin, "nire talde parlamentarioko kide bakoitzarekin hitz egingo dut, erabakia ezagutzen baitute", eta, ondoren, Foru Gobernua osatzen duten gainerako talde politikoen bozeramaileekin.
Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak Genevan esan duenez, Israelen "erasoa gelditu eta erasotzailea epaitzen dutenean diplomaziari berriz heltzeko prest daude".
Ia ez dago edateko urik Gazako Zerrendan, Isralek ezarritako blokeo humanitarioaren eraginez. NBEk azpimarratu duenez, erabaki politikoa da.
Dozenaka ikaslek jaso dute diploma, eta ekitaldia aprobetxatuz EITBri saria eman diote gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Bertan egon da Andoni Aldekoa zuzendari nagusia, Arantza Ruiz albistegietako zuzendaria eta Lontzo Sainz, etxe honetako estrategia eta ikerketa burua.
Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.
Abetxuku eta Arriaga auzoetako bizilagunek ez dakite oraindik noiz itzuli ahalko diren etxera. Gasteizko Udalak iragarri du Arriaga Gizarte Etxera eramango dituztela Aramangelu kaleko atarietan, ezbeharraren ingurutik gertu, bizi diren hainbat pertsona.
Enkarterrin, Bizkaian, 35 gradutik gorako tenperaturak izan dira, oro har. Tenperatura beroenak Balmasedan (38,7 gradu), Zallan (37,9 ºC) eta Sodupen (37,8 ºC) izan dira.
Sute handi bat piztu da Gasteizko LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko lehioak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.
Ana Esther Condek ia 20 urte daramatza Lascaray-LEA enpresan lanean. EITB Mediari adierazi dionez, 13:30ean suteen aurkako alarma jotzen hasi da, eta alde egin behar izan dute, korrika. "Irtetean, sugarrak ikusi ditugu, eta beldurtu egin gara", gaineratu du.