Beroa Euskal Herrian, termometroek 35 graduak gainditu dituzte hainbat txokotan
Enkarterrin, Bizkaian, 35 gradutik gorako tenperaturak izan dira, oro har. Tenperatura beroenak Balmasedan (38,7 gradu), Zallan (37,9 ºC) eta Sodupen (37,8 ºC) izan dira.
Euskal Herriak bero egun berri bat bizi du gaur, eta termometroek 35 graduak gainditu dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan. Tenperatura maximoa 38,7 gradukoa izan da Balmasedan (Bizkaia).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko tenperatura oso altuengatik, eta Gipuzkoako barnealdean eta, batez ere, Bizkaian eta Arabako Aiaraldean egin du bero handiena.
AEMETek ere abisu horiak ezarri ditu gaurko eta biharko Nafarroan tenperatura altuengatik eta ekaitzagatik. Horrela, Iruñean eta Lizarran 34 gradu izan dira, eta 38 Tuteran.
Enkarterrin, Bizkaian, 35 gradutik gorako tenperaturak izan dira, oro har, eta balio altuenak Balmasedan (38,7 gradu), Zallan (37,9 ºC) eta Sodupen (37,8 ºC) izan dira.
Bizkaian ere bero handia egin du Durangaldean: Igorren 37,3 gradura iritsi dira, eta Zornotzan 37ra.
Gipuzkoan, San Prudentzioko estazio meteorologikoak, Bergaran, 38 gradu erregistratu ditu. Alegian 36,6 gradura iritsi dita, Arrasaten 36,3ra eta Ibai Ederren (Bergara) 36,2ra.
Beroa, oro har, ez da hain handia Araban, baina Aiaraldean (Enkarterrirekin muga egiten duen eskualdea) tenperaturak oso altuak dira. Laudioko Gardea auzoan 38,2 gradu izan dira, eta Amurrioko Saratxon 37 gradu.
Bestalde, gau tropikala izan da, minimorik baxuenak Zumaian (20 gradu), Uxuen (20), Bermeon (20), Bardean (19) eta Mendiben (19) markatu dituzte termometroek.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola bizi zituzten eklipseak gure arbasoek?
Munduko kultura askotan eguzkia gurtu izan da ia jainko bat bezala. Naturalena gauez ezkutatu eta goizean itzultzea zen. Horregatik, egunez eklipse bat ikustea beldurgarria izan da urte askotan munduko ia kultura guztientzat.
Hodeiak nagusi asteburuan
Ekaineko lehen asteburu honetan, fronte berri bat izango dugu, eta hodeitza nagusi izango da larunbatean; igandean, berriz, tenperaturak nabarmen egingo du gora.
Lainoak, eguzkia joan-etorrika eta euri zirina
Eguraldia aldakor ibiliko da datozen egunetan. Orokorrean, ez du asko bustiko, baina euritarako joera egongo da hainbat egunetan. Eguzkia ere azalduko da tarteka, eta tenperaturak gorabeheratsu ibiliko dira, egunaren arabera.
Eguzki eklipse osoaren hiru fenomenoak ikusgai, errealitate areagotuari esker
Bailyko perlak, diamante eraztuna eta eguzki koroa ikusgarria abuztuaren 12ko 20:27tik aurrera ikusi ahal izango dira. Eguraldiko lantaldeak fenomeno horiek erakutsi dizkigu gertakari astronomiko garrantzitsu horri buruzko erreportajeen hirugarren atalean.
Amaitu da beroaldia, Arabako eta Nafarroako hainbat tokitan salbu
Tenperatura maximoak 10 gradu inguru jaitsiko dira kostaldean, eta altuenak 25 gradutik behera kokatuko dira. Barnealdean, oro har, 25 eta 30 gradu artean ibiliko dira altuenak, baina Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan 35 gradutik gorakoak izan litezke.
Bero itogarria zazpigarren egunez, nahiz eta kostaldean brisak atseden pixka bat eman duen
Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan neurtu dituzte maximoak. Laudio, esaterako, 38,5 gradura iritsi da, inoiz maiatzean izan den altuena. Bihar, osteguna, alerta laranjan jarraituko dugu tenperatura altu iraunkorrengatik.
Alerta laranja ezarri dute beroagatik, baina kostaldean brisa sartu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
Barnealdean tenperatura maximoak bere horretan mantenduko dira. Ostegunean berriro alerta laranja aktibatuko da eta ostiralean maximoak nabarmen jaitsiko dira.
Beroak ez du atsedenik ematen eta tenperatura minimo historikoak utzi ditu
Gaua tropikala izan da, batez ere kostaldean eta isurialde kantauriarrean. EAEko lau estazio meteorologikoek minimo historikoak errejistratu dituzte, udan ere inoiz ez dira hain tenperatura altuak jaso. Ondoren, egunean zehar, hainbat udalerrik 35 ºC-ak gainditu dituzte, nahiz eta maiatzean egon.
Beroagatik alerta laranja ezarriko dute asteazkenean eta ostegunean
Eusko Jaurlaritzak baso sute arriskuagatik ere abisu horia ezarriko du, tenperatura altuei hegoaldeko haizea gehitu beharko zaielako.
Beste egun bero bat: Gau tropikalaren ondotik 36 graduko tenperatura maximoak espero dira
Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan tenperaturak ez dira 25 gradutik jaitsi goizaldean, eta egunean zehar baliorik beroenak 36 graduraino igoko dira. Sargori egingo du eta beroagatik ezarritako abisu horia gutxienez asteazkenera arte egongo da indarrean.