Netanyahuk Hamas akordioa ixteko "oztopoa" dela esan du, eta Trumpek Gazan "lana amaitzeko" eskatu dio Israeli
Bi bazkideak gatazka konpontzeko "alternatibak" aztertzen ari dira. "Hamas da bahituak askatzearen akordioa lortzeko oztopoa", adierazi du Israelgo lehen ministroak. AEBko presidenteak dio Hamasek bere burua "hil" nahi duela eta, beraz, Israelek bere erasoaldi militarrarekin hasitako "lana bukatu" behar duela.