Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da, 84 urte zituela
Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko.