Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena
Zure interesekoa izan daiteke
Hotzak ez du atsedenik ematen Euskal Herrian
Neguko giroak bere horretan jarraitzen du Euskal Herrian, tenperatura baxuekin eguneko lehen orduetan. Gasteizen 2 gradu izan dira, eta Iruñean, berriz, termometroak 3 graduren bueltan ibili dira, eta euri asko egin du.
Abisu horia elurragatik Euskadiko barnealdean
Espero da elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatzea, eta Gabon gaueko eta Eguberriko tenperatura baxuek jarraituko dute.
Hotza eta izotza protagonistak Eguberri Egunean
Neguko giroa nagusi da Euskal Herrian, bereziki barnealdean, izotza eta tenperatura maximoak oso baxuak baitaude. Hodeiak gutxituko dira egunean zehar, eta eguraldiak ezegonkor jarraituko du hurrengo egunetan; euri txikia egingo du eta tenperaturak gora egingo du pixkanaka.
Elurra 400 metrora izango dugu Gabon-gauean eta Eguberri egunean
Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur gauetik aurrera prezipitazio txikiengatik eta kotaren jaitsieragatik; ostiraletik aurrera hobera egingo duela iragarri du Euskalmetek.
Hotzak hartuko du Gabon gaua, Eguberri izoztu baten atarian
Euria eta tenperaturen beherakada izango dira protagonista Euskal Herriko Gabon gauean. Bide berean izango dugu Eguberria: hotza, izotzaldia eta elurra kota baxuetan.
Hotza eta giro aldakorra neguari ekiteko
Urtaroa sasoiari dagokion tenperaturekin abiatu dugu: barnealdean, zeroz azpitik ibili dira termometroak, eta kostaldean ozta-ozta heldu dira 5 ºC-ra. Hodeiak nagusi dira zeruan, eta euria iragarri dute, tarteka bada ere. Elur-maila 800-1.000 metro inguruan da, astearterako gorago espero bada ere.
Nolako negua datorkigu?
Udazken lehor eta bero baten ostean, Xabier Casado ETBko Eguraldiko lankideak iragarri du negua hotz hasiko dela, eta hala jarraituko duela urtea amaitu arte gutxienez.
Igandean eta astelehenean 700 metrotik gora zurituko du Euskal Herriko zenbait tokitan
Abisua astelehen eguerditik astearte gauerdira arte egongo da indarrean, eta 1.000 metroko altueran 0 eta 5 zentimetro arteko elur-lodiera iragarri dute.
Larunbatean eguraldiak hobera egingo du, eta igandean, hotza elurrarekin itzuliko da Hego Euskal Herrira
Euskalmetek eta AEMETek abisu horiak ezarri dituzte itsasaldeko arriskuagatik eta elurragatik; izan ere, asteburuaren amaieran, tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta elur-kota 1.000 metrotik behera kokatuko da.
Fronte hotz batek hodeiak eta euria ekarriko ditu
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du ostiralean eta larunbatean 3,5 metroko olatuak espero direla eta.