Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Ardiak, bazkan, Aloña aldean. Argazkia: Gurutze Azkarate.
Udaberria bazetorrela eta beroki lodiak gordetzen has gintezkela zirudienean, eguraldiak gogorazi digu negua dela oraindik, eta garaian garaikoa gertatzea, azken finean, seinale ona dela. Hala, gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean negu-giroa izango da nagusi. Urte-sasoiari dagokiona, ez besterik.
Gaur, osteguna, giro eguzkitsua nagusituko de eta tenperaturak gora egingo du, eta behin goizeko behe-lainoak eta hodei multzoak deseginda, argitsu eta goxo joango da eguna. Tenperatua maximoek gora egingo dute, eta 16-18 ºC-ren bueltan joko dute goia egunaren lehen partean leun ibiliko den hego-haizeari esker, nahiz eta egunaren azken partean iparrera aldatuko duen.
Ostiralean, egunaren lehen partean tenperatura epelekin jarraituko dugu, hodei eta ostarteekin eta hego-mendebaldeko haizearekin. Horrek termometroak berriz ere 18-19 ºC-raino igotzea ekarriko du, baina arratsaldean, goitik behera aldatuko da eguraldia. Haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta zakar joko du. Horrekin batera tenperaturak jaisten hasiko dira eta zaparradak botako ditu, arratsaldean batez ere isurialde atlantikoan, eta gauerako, denean.
Haizeak ipar mendebaldetik joko du larunbatean ere egun osoan zehar, eta horrek negu-giroa ekarriko du, hotza, euri-ekaitzak, eta elurra ere bai, tontorretan. Tenperatura maximoek behera egingo dute lurralde osoan, barnealdean ez dira 7-9 ºC-tik pasako eta kostaldean 11-12 ºC-ra iritsiko dira ozta-ozta. Gainera, zaparradak egingo ditu, batez ere ipar partean eta ez da baztertzen ekaitzak lehertzea, txingor eta guzti, tarteka. Elur-kota 1.000 metro inguruan egongo da.
Igandean badirudi zertxobait lasaituko direla goialdeak, baina egun hodeitsu, umel eta hotza izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak ahul joko du eta euri txikia egin dezake, bereziki Kantauri isurialdean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du eta izotz txikia egin dezake mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.
Azken bero-egunak gaur eta bihar, larunbatean aldaketa baitator
Ostegunean eta ostiralean bero egingo du, batez ere, Euskal Herriko hegoaldean. Abisu horia ezarri da gaurko tenperatura altuengatik Araban, Ebro ondoko eskualdean 13:00etatik 19:00etara, eta Nafarroa erdialdean, Pirinio inguruan eta Erriberan, 13:00etatik 21:00etara.
Abuztuaren 12ko eklipsea ikusteko homologatutako betaurrekoak erabili beharko dira, begietako osasuna zaintzeko
Eguzkiari zuzenean begiratzeak ondorio larriak izan ditzake, eta, hortaz, eklipse osoaz gozatzeko, betaurreko homologatuak erabili beharko dira. Hainbat puntutan daude salgai eta, hiru asteren faltan, gehienak orain saltzen ari dira.
Abisu horia ezarri dute gaur EAEn eta Nafarroan, tenperatura altuengatik
Ostegunera arte luzatuko da abisua horia Ebro ibarrean eta iragarpenaren arabera, astean zehar beroa izango da nagusi eta zerua oskarbi izango da. Asteburua fresko samar dator, eta hodeitsua.