Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Hodeiak eta euria, Irunen. Artxiboko argazkia: Gerardo Garcia
Asteazkenean iritsi zen fronteak egun batzuetarako eguraldi gris eta freskoa utziko du. Ostegunean giro hotza eta nahasia izango da. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta 9-13 graduren bueltan izango dira. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak egingo ditu, batez ere ipar partean eta egunaren lehengo zatian.
Ostiralean giroak hobera egingo du. Eguna lainopean hasiko da eta tarteka euria egingo du; mendebaldean eta kostaldean eguerdira arte busti dezake. Goizak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak desagertzen joango dira eta arratsaldean ostarte zabalak agertuko dira. Halaber, tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira.
Larunbatean lainotsu esnatuko du egunak eta han-hemenka euri txikia egin dezake. Lainoak ugaritzen joango dira eguerditik aurrera, eta lainoekin batera prezipitazioak etorriko zaizkigu, tarteka mardulak izan daitezkeenak, isurialde atlantikoan bereziki. Haizeak iparretik joko du, ahul hasieran eta indar handiagoz orduek aurrera egin ahala.
Elur-maila 1.300-1.500 metro bitartean kokatuko da eta jaisten joango da gauerako, 1.100-1.300 metrora. Araban izotz txikia egin dezake. Tenperaturak ez dira asko aldatuko, maximoak apur bat jaisteaz harago.
Igandea larunbataren antzeko igaroko da eguraldiari dagokionez, lainotuta egongo da zerua, giroa hotza izango da ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin, eta euria egin dezake.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.