Udaberri giro beteko egunak
Eguzkitsu eta epel dator astea. Astelehen goizean euri hondarren batzuk geratuko dira oraindik zirikari, baina arratsalderako atertzera egingo du ia denean. Esan bezala, goizeko lehen orduetan estalita ikusiko ditugu zeruak, eta euri pittin bat egiteko aukera ere izango da kostaldean; gutxi, baina. Arratsaldean, berriz, ostarteak nagusituko dira, nahiz eta mendi inguruetan hodeiren bat edo beste gelditu.
Tenperaturak koska bat egingo du gora: kostaldean 15-16 gradura iritsiko dira maximoak, eta barnealdean, 14-15 gradura.
Asteartetik aurrera, udaberri giroa gailenduko zaio negu aroari. Termometroak nabarmen igoko dira, hego haizea gurera heldu eta batera. Itsasotik gertu 23-24 gradu neurtuko dira; barnealdean, berriz, 20 inguru. Eguzkiak, gainera, goxotu egingo du eguna, ostiralean iritsiko den udaberriaren atariko gisa. Goizak, ordea, hotzetik joko du. Iruñean eta Gasteizen, esaterako, 3 gradurekin esnatuko dira goiztiarrenak, eguerdirako dezente berotuko badu ere.
Asteazkena eta osteguna erro beretik datoz, zeruak urdin eta tenperaturak epel izango baitira.
Badirudi, gainera, ostiralean ere eguraldiak udaberri giroari eutsiko diola.
Goiz da oraindik larunbatean aldaketa datorren ala ez jakiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.