Adio udaberri giroari
Aldakor hasiko da astea. Goiz hodeitsua izango da astelehenekoa, eta euri apur bat egin dezake isurialde atlantikoan, gutxi bada ere. Goiz beranduan, baina, haizea aldatuko da, eta argitzera egingo du denean. Arrasti argitsua egingo du, beraz, ostarte zabalekin.
Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketa handirik espero. Gehienez ere 17 gradu neurtuko dira Baionan; 16, Bilbon; 15, Donostian; 14, Gasteizen, eta 16, Iruñean.
Astearterako iragarri dute egunik eguzkitsuena. Ostera ere, egunotako joerari helduko dio eguraldiak, zeruak erabat garbi utziz eta tenperatura fresko baina atseginak ekarrita. Goizetik egongo dira zeruak oskarbi, behe laino hondarren bat salbu. Tenperaturak koska bat egin du gora, bi gradu inguru. Horrela, 17 gradura helduko dira termometroak kostaldean, eta 17-18 gradura barnealdean.
Goibel dator, aldiz, asteazkena. Udaberria atzean utzita, udazken giro betean murgilduko gara. Fronte hotz batek ipar-mendebaldeko haizea ekarriko du, zakar. Argitzearekin batera hasiko da euria egiten, gogotsu gainera, eta ez du egun osoan etenik emango. Kostaldean egingo du gehien.
Tenperaturak ere makal ibiliko dira. Asko jota, 15 gradura iritsiko dira kostaldean, eta 13ra barnealdean.
Ostegunean ere, ildo beretik jarraituko du eguraldiak, arratsalderako atertzera egingo duen arren.
Badirudi, ordea, ostiralean berriro argiuneak ikusiko ditugula eta ateri eutsiko diola, guardasolen beharrik gabe. Tregoa laburra izango da, baina, ostiralekoa, astebururako euria baitator atzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.