Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Aste hasieran izandako giro epel eta egonkorra amaituko da gaurtik aurrera. Euria eta ezegonkortasuna bueltan dira, eta Euskal Herriko ia eskualde guztietara iritsiko dira. Tenperaturek behera egingo dute.
Osteguna lehorretik eta epeletik hasiko da, eta hego haizea nagusi izango da. Eguerdi aldera haizeak iparraldera edo ipar-mendebaldera egingo du, lehendabizi kostaldean eta hodeiak ugarituko dira, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Arratsaldean eta gauean zerua lainotuta egongo da eta zaparradak izango dira; trumoiak ere egon litezke. Arratsaldetik tenperaturek behera egingo duten arren, maximoek berdintsu jarraituko dute eta jaitsiera batez ere kostaldean sumatuko da.
Ostiralean giro motela eta bustia izango da. Euskalmeten arabera, zaparradak edonon eta edonoiz izango dira. Ezegonkortasuna nagusi izango da, eta baliteke oraindik trumoiak izatea.
Iparraldeko haizea nagusituko da, bizi-bizi zenbait momentutan. Tenperaturek behera egingo dute. Beroenak 10 eta 15 ºC artekoak izango dira, baina minimoetan ez da aldaketa handirik espero.
Larunbatean eguraldi aldakorra eta nahasia izango da, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egingo badu ere, zaparradak denera iritsiko dira eta edozein momentutan bustiko du. Arratsaldean hodei geruza saretu egingo da. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, baina egunsentia freskoagoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.