Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Ororen gogara egitea da gauza nekea. Badirudi, ordea, eguraldiari dagokionez, aukera zabalekin datorrela astea. Eguzkitsu hasiko da astelehena Euskal Herrian, eguerdirako aldaketa espero bada ere. Fronte batek lainotu egingo du zerua, eta arratsaldean euria egingo du. Tenperaturak igandekoak baino apur bat beroagoak izango dira, maximoak 13-16 gradu bueltan egongo baitira.
Asteartea, berriz, asteko egunik hotzena izango da. Makur etorriko da asteko bigarren eguna: hodeitsu, zaparradekin eta fresko. Tarteka egingo du euria, baina giro bustia eta iluna iragarri dute ia egun osorako.
Asteazkenean, gora egingo dute berriro termometroek. 15 gradutik gora egongo dira denean. Eguzki-printzak, ordea, nekez iritsiko dira gurera. Are gehiago, euria egiteko aukera ere izango da.
Osteguna eta ostirala izango dira udaberri gosez daudenentzat asteko egun atseginenak. Antizikloia helduta, aroa egonkortu egingo da. Zeruak garbi ikusiko ditugu, eguzkia gailen dela eta tenperatura atseginekin (17-20 gradu).
Neguan gaudela gogoratzeko, euria eta hotza ekarriko dizkigu atzera asteburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Goizeko lehen orduetan, behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu, orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean, 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.