Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Goibel dator astea; hasiera behintzat. Makur abiatuko da astelehena, oso hodeitsu eta tenperatura nahiko hotzekin. Goizean, izotza ere egingo du barnealdean, eta euri txikia denean. Eguerdian, haizeak zakartzera egingo du, zaparrada handiei bide emanda.
Elur kotari dagokionez, 900 metroan kokatuko da goizean, eta 1.500 metroan arratsaldean. Oro har, sentsazio termikoa hotza izango da. Tenperatura hotzenak 6-7 graduren bueltan ibiliko dira Bilbon eta Donostian, eta nekez igoko dira 2-3 gradutik Gasteizen eta Iruñean. Maximoak, berriz, 11-12 gradu inguruan egongo dira.
Astearterako ez da aldaketarik espero. Iragarpenak dio aldakorra eta makurra izango dela eguna. Ipar haizeak aginduko du, eta itsasotik gertu hezetasuna izango da nabarmen. Mendebaldean eta hegoaldean egingo du euri gutxien, baina hotza denean nabarituko da. Tenperatura beroenak Tuteran izango dituzte, 15 gradura iritsiko direlako. Gainerakoan, gehienez 14 gradu neurtuko dituzte Bilbon, 13 Donostian eta 11 Gasteizen.
Asteazkenean ildo beretik abiatuko da eguna. Ipar haizeak gurean jarraituko du tinko, eta ipar isurialdean egingo du bereziki euria. Baliteke hegoaldean ostarteren bat edo beste ikustea. Nolanahi dela, aro freskoa nagusituko da atzera ere. Termometroek ez dute inon 14 graduren langa gaindituko.
Lehen jai egunak, ostegunak, ez du arnasaldirik emango. Gris antzean egongo da zerua, eta ipar isurialdean zaparradak ere botako ditu.
Haizeak norabidea aldatuko du ostiralean, eta atertzera egingo du giroak, egunak aurrera egin ahala. Tenperaturak beren horretan geldituko dira, aldaketarik gabe. Euriak, ordea, etena izango du eguerditik aurrera, eta litekeena da arratsaldean ostarteak zabaltzea.
Orokorrean, nahiko aldakor dator eguraldiaren iragarpena, eta asteburua oraindik urrun dagoenez, zail dago bete-betean asmatzeko. Dena den, badirudi hego haizeak harrotuko dituela larunbata eta igandea, euriari iskin eginda, eta eguzki printzaren bat edo beste zabalduta.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.