Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaka aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da eta tenperatura altuagoak izango dira.
Trapagarango artxiboko irudia. Argazkia: Eduardo Perez
Eguraldiak norabide aldaketa nabarmena izango du Hego Euskal Herrian Aste Santuaren erdi-erdian, eta datozen egunotan egonkortasunerako eta udaberriko girorako joera nabarmena izango da.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiral honetan behe-hodeiekin hasiko da eguna, batez ere ipar partean, eta goizean euri txikia egin dezake, tarteka. Orduak aurrera joan ahala, egoerak hobera egingo du, eta arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira. Egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin amaituko da. Tenperatura maximoak 3 eta 4 ºC artean igoko dira, nahiz eta giroa nahiko freskoa izango den garai honetarako. Haizeak norabidea aldatuko du, mendebaldetik iparraldera eta azkenik hegoaldera.
Larunbatean aldaketa nabarmenena izango da, eguraldi egonkor eta eguzkitsuarekin. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, eta goizean goiz goi-hodei batzuk eta behe-lainoa egon liteke. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, eta 25 ºC inguruko balioak izango dituzte, batez ere barnealdean. Kostaldean, ekialdeko haizeak erregistroak leunduko ditu. Minimoak hotzak izaten jarraituko dute, bereziki hegoaldean.
Igandean giro eguzkitsuak jarraituko du, baina arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira zertxobait. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira ipar partean, eta hegoaldean, aldiz, ez dira ia aldatuko. Minimoak, aldiz, apur bat igoko dira. Haizea aldakor ibiliko da, hegoaldekoa nagusituko da eta egunaren azken orduetan ipar-ekialdera egingo du.
Nafarroan ere, AEMETen iragarpenaren arabera, asteburu egonkorra eta gero eta eguzkitsuagoa izango da, larunbatetik aurrera tenperaturak gora egingo du eta udaberriko giroa nagusituko da.
Ostirala: gero eta giro egonkorragoa, hodei tarteekin zeru ez oso hodeitsuak eta tenperaturen igoera.
Larunbata: Eguna oskarbi egongo da, goizean goiz hodei edo zirimiri pixka bat egin dezake, baina ondoren zerua hodei gutxirekin eta giro epelagoarekin izango da.
Igandea: eguraldiak egonkor eta eguzkitsu jarraituko du, tenperatura leunekin eta aldaketa termiko txikiekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.