430.000 urrezko dukat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baliteke Espainiak duela 400 urteko zorra ordaindu behar izatea

Poloniako alderdi ezkertiar batek lege-proiektua aurkeztu du Parlamentuan Felipe IIak eskatutako mailegua ordaindu dezan Espainiari eskatzeko. Espainiak 57 milioi euro ordaindu beharko lituzke.

Espainiak duela 400 urteko zorra ordaindu dezan lege-proiektua aurkeztu du Poloniako Parlamentuan Marek Poznanski Palikot Mugimendu ezkertiarreko diputatuak, RT webguneak zabaldu duenez.

XVI. mende erdi aldera, Espainiako Felipe IIak 430.000 urrezko dukat eskatu zizkion Poloniako Bosna Sforza erreginari, Napoliko Erresuma bereganatzeko, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerrak eragindako gastuak ordaintzeko. Espainiak ez du inoiz zorra kitatu.

Diputatu honen arabera, dukat bakoitzak 3,5 gramoko pisua zuen eta, ondorioz, zorra kitatzeko, Espainiak 57 milioi euro ordaindu beharko lituzke (interes-tasa sartu gabe).

"Badakit nire proposamena bitxia izan daitekeela, baina herrialdeei maileguak eskaintzeak ekar dezakeen ondorioa erakutsi nahi diet egungo politikariei", azaldu du Poznanskik.

Espainiak duela 400 urteko zorra ordaindu dezan lege-proiektua aurkeztu du Poloniako Parlamentuan Marek Poznanski Palikot Mugimendu ezkertiarreko diputatuak, RT webguneak zabaldu duenez. XVI. mende erdi aldera, Espainiako Felipe IIak 430.000 urrezko dukat eskatu zizkion Poloniako Bosna Sforza erreginari, Napoliko Erresuma bereganatzeko, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerrak eragindako gastuak ordaintzeko. Espainiak ez du inoiz zorra kitatu.Diputatu honen arabera, dukat bakoitzak 3,5 gramoko pisua zuen eta, ondorioz, zorra kitatzeko, Espainiak 57 milioi euro ordaindu beharko lituzke (interes-tasa sartu gabe). "Badakit nire proposamena bitxia izan daitekeela, baina herrialdeei maileguak eskaintzeak ekar dezakeen ondorioa erakutsi nahi diet egungo politikariei", azaldu du Poznanskik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X