Emakume batek bere alaba Facebook bidez aurkitzen du 19 urte geroago
Emakume batek bere alaba aurkitu du Facebook bidez, sare sozialeko profil guztietan bilatu ondoren. Worcestershire konderrian (Erresuma Batua) bizi den emakume horrek, Sarah Mowbray, bere alaba Kayleigh Marie adopzioan eman behar izan zuen 1995. urtean, egoera ekonomiko latza baitzuen.
19 urte pasatu diren arren, Sarah Mowbrayk ez du inoiz amorerik eman. Behin eta berriz saiatu da bere alaba aurkitzen. Horretarako bide desberdinak erabili izan ditu. Baina, emaitzak lortzen ez zituela ikusita, Facebook bidez bilatuko zuela erabaki zuen. Hortaz, 41 urteko emakumeak bere alabaren izena idatzi zuen sare sozial horretan. 'Kayleigh Marie' idatzi ostean, ehunka emaitza agertu zitzaizkion.
“Nik ez nekien bere abizena zein zen, beraz, ‘Kayleigh Marie’ idatzi nuen eta ehunka pertsona agertu ziren. Nire alaba aurkitzea ezinezkoa izango zela pentsatu nuen orduan”, adierazi zuen Mowbrayk Daily Mail egunkarian.
Hala eta guztiz ere, emakumeak ez zuen amore eman eta bilaketaren emaitzak banan-banan aztertu zituen. Azkenean, lan latza egin eta gero, bere alabarekin bat zetorren emaitza bat topatu zuen: Malcern-en (Worcestershire) bizi zen 22 urteko Kayleigh Marie Watts aurkitu zuen. Neskaren profileko argazkia ikusi bezain laster, elkarren antza zutela baieztatu ahal izan zuen Mowbrayk.
Beraz, lagun eskaera bidali zion Kayleigh Marie Wattsi. Honek lagun eskaera onartu zuen, eta hitz egiten hasi ziren. Mowbray eta Watts 5 hilabete aritu dira elkarri Internet bidez mezuak bidaltzen, eta, azkenean, “mundu errealean” batzea erabaki zuten.
“Nire ama biologikoa aurkitu dut, eta gauza asko ditugu komunean, elkarrekin dugun antza izugarria da”, baieztatu zuen Wattsek. Daniel 17 urteko bere neba eta bere amaren bikotekidea ere ezagutu ditu jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zer gertatuko da astearte honetan Windows 10ekin?
Windows 11rako migrazioari buruzko zalantza guztiak argituko ditugu, eta azalduko ditugu Windows 10 sistema eragilea erabiltzeko zer aukera daogen.
Perseverance roverrak Marteko krater batean aurkitutako arrastoen lagin batzuk aztertuko dituzte EHUn
Marten hartutako lagin batzuk jasotzeko Espainiar Estatuan hautatu dituzten bi laborategietatik bat EHUkoa da. Lagin horiek aztertuta, Marten bizitza egon den ala ez ondorioztatu ahal izango du Leioako kanpuseko laborategi horrek.
NASAk iraganeko bizi zantzu posibleak aurkitu ditu Marten
Planetak inoiz bizitza izan ote zuen zehazteko, funtsezkoa izango da Perseverance roverrak bildutako laginak Lurrera ekarri eta xehetasunez aztertzea.
1 Formulako pilotuek LEGO piezekin egindako autoen erreplikekin desfilatu dute Miamin
Miamiko lasterketa hasi aurretik, 20 pilotuak LEGO piezekin egindako autoekin atera dira pistara. Auto bakoitza LEGOko 400.000 pieza inguru erabiliz eraikia da, eta taldeek benetako dekorazioa eta babesleak dituzte.
Benetan berreskuratu al dute otso erraldoia, ala espezie berria sortu dute?
Colossal Bioscience enpresak dio otso erraldoiaren otsokumeak direla Romulo, Remo eta Khaleesi. Hala ere, adituek diote horiek ez direla duela 10.000 urte desagertutako espezieko kumeak, genetikoki eraldatutako otso grisarenak baizik, otso erraldoiaren gene batzuekin sortuak.
Duela 13.000 urte desagertutako 'otso izugarria' berreskuratzea lortu dute
Colossal Biosciences konpainiak dioenez, espezie horretako bi kume sortzeko gai izan da, fosiletan aurkitutako DNAtik eratorritako aldaketa genetikoen bidez. Romulo eta Remo dute izena, eta sei hilabete dituzte.
Munduko iceberg handienak Hego Georgiako uhartearen parean hondoa jo du, hainbat urtez noraezean ibili ondoren
A23a munduko iceberg handiena eta zaharrena da, eta Hego Georgiako uharte subantartikotik —pinguinoen paradisua— 73 kilometro ingurura hondartu da, bost urtez noraezean egon ostean, 2020tik. Adituek aurreikusi dute itsasaldiaren eta olatuen eraginez apurtuko dela.
Huelvako dendari batek pistola batekin armatutako lapurra oihuka bota du saltokitik
Lepeko denda bateko segurtasun-kamerak grabatu du gertakari bitxia. Antza denez, saltzailea berehala ohartu da pistola plastikozkoa zela.