Googlek Ice Cream Sandwich, Android 4.0 sistema berria, aurkeztu du
Googlek Android sistemaren belaunaldi berria, Android Ice Cream Sandwich izenekoa, aurkeztu du eta uste genituenak baino nobedade gehiago ditu. Honeycomb (Android 3.0) sistemak ematen dituen aukerak smartphonetan ere erabiltzeko aukera emateaz gain, Android 4.0-aren berritasun garrantzitsuenak dira gailuak desblokeatzen dituen aurpegia identifikatzeko sistema eta edukiak partekatzeko Near Field Communication (NFC) sistema. Horrez gain, interfaze grafikoaren diseinua ere berritu dute. Ice Cream azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin.
Ice Cream-ek erabiltzailearen aurpegia eskaneatzen duen eta telefonora sarbidea ahalbidetzen duen sistema bat du. Pasahitza erabili ordez, sistemak erabiltzailearen aurpegiaren argazkia ateratzen du telefonoaren jabea den jakiteko. Facebookek teknologia hori martxan jarri zuenean polemika sustatu zuen, baina Ice Creamek pribatutasunean eraginik ez duela esan du Googlek eta segurtasun handiko erreminta dela adierazi du.
Horrez gain, Googlek Android Beam aurkeztu du, NFC sistema duten gailuek edukiak partekatzeko teknologia. Sistema horri esker, erabiltzaileek irudiak, bideoak eta kontaktuak beste telefono batzuekin partekatzeko aukera izango dute.
Googlek teklatua eta ahotsa bidezko identifikazio sistema ere berritu ditu. Android 4.0-k hiztegi berriak eta idazkera azkarragoa ditu.
Aplikazioak interfazearen diseinua ere berritu du eta aukera berriak eskaintzen ditu. Argazki panoramikoak ateratzeko modua gehitu dute eta irudiaren egonkortzailea ere hobetu dute.
Kontaktuen agendari ere diseinu berria eman eta sare sozialetako informazioa gehitu diote.
Interneteko nabigatzaileko datuak Google Chromekin sinkronizatzeko aukera eskaintzen du eta, horrela, erabilera errazten du.
Zerbitzu horiez gain, datuen kontsumoa kontrolatzeko erremintak gehitu ditu. Erabiltzaileak aplikazio bakoitzeko deskargatutako informazio kopurua kontrolatu dezake.
Googlek Android sistemaren belaunaldi berria, Android Ice Cream Sandwich izenekoa, aurkeztu du eta uste genituenak baino nobedade gehiago ditu. Honeycomb (Android 3.0) sistemak ematen dituen aukerak smartphonetan ere erabiltzeko aukera emateaz gain, Android 4.0-aren berritasun garrantzitsuenak dira gailuak desblokeatzen dituen aurpegia identifikatzeko sistema eta edukiak partekatzeko Near Field Communication (NFC) sistema. Horrez gain, interfaze grafikoaren diseinua ere berritu dute. Ice Cream azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin.Ice Cream-ek erabiltzailearen aurpegia eskaneatzen duen eta telefonora sarbidea ahalbidetzen duen sistema bat du. Pasahitza erabili ordez, sistemak erabiltzailearen aurpegiaren argazkia ateratzen du telefonoaren jabea den jakiteko. Facebookek teknologia hori martxan jarri zuenean polemika sustatu zuen, baina Ice Creamek pribatutasunean eraginik ez duela esan du Googlek eta segurtasun handiko erreminta dela adierazi du.Horrez gain, Googlek Android Beam aurkeztu du, NFC sistema duten gailuek edukiak partekatzeko teknologia. Sistema horri esker, erabiltzaileek irudiak, bideoak eta kontaktuak beste telefono batzuekin partekatzeko aukera izango dute.Googlek teklatua eta ahotsa bidezko identifikazio sistema ere berritu ditu. Android 4.0-k hiztegi berriak eta idazkera azkarragoa ditu.Aplikazioak interfazearen diseinua ere berritu du eta aukera berriak eskaintzen ditu. Argazki panoramikoak ateratzeko modua gehitu dute eta irudiaren egonkortzailea ere hobetu dute.Kontaktuen agendari ere diseinu berria eman eta sare sozialetako informazioa gehitu diote. Interneteko nabigatzaileko datuak Google Chromekin sinkronizatzeko aukera eskaintzen du eta, horrela, erabilera errazten du.Zerbitzu horiez gain, datuen kontsumoa kontrolatzeko erremintak gehitu ditu. Erabiltzaileak aplikazio bakoitzeko deskargatutako informazio kopurua kontrolatu dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.