Urtebete geroago, Steve Jobs gogoan
2011ko urriaren 5ean hil zen, 56 urte zituela, Steve Jobs Apple enpresaren sortzaileetako bat, pankreako minbiziak jota; hain justu, Apple etxeak iPhone 4S berria aurkeztu eta biharamunean.
Apple etxeko presidente ohiaren heriotzaren ondoren, Walter Isaacson kazetariak haren biografia argitaratu zuen, eta Apple Store dendak Steve Jobsen omenezko aldare bihurtu ziren. 2012. urtean zehar ere hainbat omenaldi jaso ditu eskuko telefonoen mundua irauli zuen gizonak; Hong Kongeko Madam Tussaud museoan, esaterako, Steve Jobsen irudi bat (argizariz egindakoa) dago ikusgai, eta aurrerago Madam Tussaud-en munduko beste museoetan ere ikusi ahal izango da.
Steve Jobsen ibilbide profesionala
1976an, Steve Jobs eta haren nerabezaroko Steve Wozniak lagunak Apple enpresa sortu zuten San Francisco hiriko garaje batean. Jobsek berak azaldu zuen urte batzuk geroago, izena nondik zetorkion enpresari: “Sagarrak zeuden etxalde batetik bueltan pentsatu nuen izen dibertigarria eta alaia zela”.
Steve Jobsek bi alditan egin zuen lan Apple etxean: 1976tik 1985ra bitartean eta 1997tik 2011ra. Lehen etapan, Apple I eta Apple II ordenagailuak kaleratu zituzten, eta, ondoren, Macintosh sistema eragilea zuten ordenagailuak.
1985ean, Apple enpresa utzi zuen, eta ez zen itzuli 1997. urtera arte. Apple egoera ekonomiko txarrean zegoen, eta negozio bide berriak irekitzen saiatu zen; hortik sortu zituen, iTunes musikaren denda digitala, iPod gailua eta Mac ordenagailuak, guztiak ere oso arrakastatsuak izan zirenak.
2007an hasi zen Apple etxearen benetako susperraldia, Steve Jobsek eskuko telefonoen mundua irauli zuen iPhone gailua aurkeztu zuenean, hain zuzen ere. 2011ko abuztuan erretiroa hartu zuen Steve Jobsek gaixotasunari aurre egiteko, eta Tim Cook-ek hartu zuen enpresaren gidaritza.
Zure interesekoa izan daiteke
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.