Sakelako telefonoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2014. uztailerako roaming-a desagertzea proposatu du Bruselak

Telefonia enpresek Europar Batasuneko beste herrialdeetan sakelakoa erabiltzeagatik ez kobratzea proposatu du Europako Batzordeak.
Sakelako telefonoa, telefono movil, EITB
Sakelako telefonoa, telefono movil, EITB

2014. urteko uztailetik, telefonia enpresek Europar Batasuneko beste herrialdeetan sakelakoa erabiltzeagatik ez kobratzea ('roaming' delakoa) proposatu du Europako Batzordeak.

Hain zuzen ere, Bruselak telekomunikazioen arloan merkatua bateratzeko neurri-sorta onartu du, Europa osoan zerbitzu digitalen sarbidea hobetzeko.

Planak aurrera egin du, zuzenketarik gabe, komisarioen kolegioan, Batzordeak agiri batean jakinarazi duenez. Orain, baina,  Europako Parlamentuan eztabaidatu beharko dute Hogeita zortziek.

Halaber, Europar Batasunaren barneko telefono deiek, gehienez, minutuko 0,19 zentimoko prezioa izatea nahi du Bruselak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X