Albiste da
Mobile World Congress
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasuna indartu dute Mobile World Congressen, eraso arriskuagatik

Guztira, 2.450 mossok lan egingo dute, kongresuko segurtasuna bermatzeko.
Mobile World Congress 2015. Argazkia: EFE
Mobile World Congress 2015. Argazkia: EFE

Segurtasuna indartu dute astelehenetik aurrera Bartzelonan egingo duten Mobile World Congressen. Hala aitortu du Albert Batle Esquadra mossoen zuzendari nagusiak, zehatz-mehatz esanda, % 57 haziko da mossoen kopurua mehatxu islamista tarteko.

Catalunya Informaciori eskainitako elkarrizketan azaldu du 2.450 mossok bermatuko dutela Mobile World Congresseko segurtasuna, 2014an baino % 57 gehiagok.

Batlek aitortu duenez, terrorismo islamistaren mehatxua izan da segurtasuna indartzeko arrazoietako bat. "Nahiz eta, Kataluniak ez duen ondokoenak baino arrisku handiagoa, ezin dugun zaintza jaitsi, M-11ko aurrekaria izanda", gaineratu du.

Frantziako eta Danimarkako atentatuak gogoratu ostean, Esquadra Mossoetako zuzendariak honakoa gaineratu du: "Ez dugu ahaztu behar Europan azken mendean izandako eraso terrorista nagusiena Madrilen gertatu zela, hemendik gertu".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X