Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
Espainiako Polizia hainbat agintari politikoren datu pertsonalen filtrazio berriak ikertzen ari da. Besteak beste, Imanol Pradales lehendakariaren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen datuak eman dira ezagutzera.
Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, Informazio Nagusiko Komisaria ari da filtrazioa ikertzen. Ziberdelinkuentzian adituak diren agenteek ikerketa abiatu dute azken orduetan sare sozialetan eta foro pribatuetan argitaratutako datuen inguruan.
Kontsultatutako iturrien arabera, litekeena da datu horiek aspaldi hackeatu izana eta aldian-aldian beren sareetan partekatzea eta zabaltzea. Orain, Adamuzeko (Cordoba) trenbide-tragedia baliatuz, argitaratu dituzte datuak.
Vindex ezizenarekin, 'hacker' batek bi fasetan zabaldu du Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala. Horien artean daude Jose Antonio Santano Clavero Estatu idazkaria, Alvaro Fernandez Heredia Renfeko presidentea eta Luis Pedro Marco de la Peña Adif eta Adif-Alta Velocidad enpresako arduraduna.
Filtrazio honekin batera, beste 'hacker' batek, Eurogosth ezizenarekin, Imanol Pradales lehendakariaren edo Maria Chivite Nafarroako presidentearen NANa, helbideak edo telefonoak ere zabaldu ditu. Isabel Diaz Ayuso Madrilgo eskualdeko presidentearen, Juan Manuel Moreno Bonilla Andaluziako presidentearen, Jorge Azcon Aragoiko presidentearen, Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela eta Leongo presidentearen, Juan Francisco Perez Llorca Valentziako Erkidegoko presidentearen eta María Guardiola Extremadurako jarduneko presidentearen informazioa ere argitaratu da.
Kontsultatutako polizia-iturrien arabera, ohikoa da hacker horien artean, gehienak oso gazteak, pirateatutako datuak Telegrameko kanaletan argitaratzea.
Maria Chivite Nafarroako presidenteak gogor salatu du gertatutakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.